Trumpek Etxe Zurian hartu du Netanyahu, eta Gazan bakea lortzeko konfiantza agertu du: "Ziur nago"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak aurreratu du Ekialde Hurbilean akordio berri bat lortzetik gertu dagoela, Gaza eta Zisjordaniarako plan batekin.
Donald Trump eta Benjamin Netanyahu. Argazkia: EFE.
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak jakitera eman duenez, "zerbait berezia" du martxan Ekialde Hurbilean, lurraldeko gatazkak konpontzeko aukera historiko bati erreferentzia eginez. Gaur, astelehena, presidentea bildu da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin Etxe Zurian, Gazako Zerrendako bonbardaketari amaiera eman diezaiokeen planaren gorabeherak eztabaidatzeko.
Truth Social sare sozialaren bidez, Trumpek nabarmendu du eragile giltzarri guztiak ahalegin horretan konprometituta daudela.
Hala, JD Vance AEBko presidenteordeak adierazi duenez, Trumpek Gaza eta Zisjordania euren herritarrek kontrolatzea nahi du. Horretarako, lehenik piztuta diren liskarrak eta tentsioak bukatu beharko liratezke eta, aldi berean, Israelek jasotzen dituen mehatxu terroristekin amaitu. Adierazpen horiek egin ditu Netanyahuk, Trumpekin batera, Gaza desmilitarizatzeko eta palestinar bahituak askatzeko 21 puntuko plan batean lanean ari direla baieztatu ostean.
Bestalde, Israelgo lehen ministroak ziurtatu du plana oraindik ez dagoela amaituta; hala ere, baieztatu du Trumpen taldearekin etengabe harremanetan daudela. Netanyahu bihar bilduko da Trumpekin, eta nabarmendu du lehentasuna Palestinako bahituak askatzea eta "Hamasek Gazan duen nagusitasunarekin".
Bien bitartean, tentsioek gora egiten jarraitzen dute munduan. Hala ere, Donald Trump baikor agertu da, eta Ekialde Hurbilak "benetako aukera historikoa" duela berretsi du, lurraldeko bakearentzat mugarri izan daitekeena.ç
Aurreikuspenen arabera, goi-kargudunek prentsaurrekoa emango dute bilera amaitutakoan. Hala ere, akordio batera iristea lortzen badute ere, Hamasek plana onartzea eta sinatzea geratuko litzateke oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
UEFAk "ulertezin eta justifikaezin" jo du Balogun indultatzea
Aurrelari estatubatuarrari txartel gorria kentzeak erakundeen kritikak eragiten jarraitzen du Belgikaren aurkako partidaren atarian.
Zer dio 27. artikuluak Balogunek Belgikaren aurka jokatu ahal izateko?
FIFAri "diziplina neurri baten aplikazioa erabat edo partzialki eteteko" gaitasuna ematen dio. Aurrekari bat dago 1962ko Munduko Txapelketan Garrincha brasildarrarekin.
Tourrak bere hirugarren etapa moztuko du gaur eta Les Anglesen amaituko da suteengatik, ikuslerik gabe
Frantziako lasterketaren antolatzaileek hirugarren etaparen azken zatia aldatzea erabaki dute, Granollers eta Les Angles lotzen dituena, Frantzia hegoaldeko baso-suteengatik.
Ebola agerraldiak 500 hildako baino gehiago eragin ditu Kongoko Errepublika Demokratikoan
Tokiko agintarien arabera, 1.561 ebola kasu baieztatu dituzte eta horietatik 253k gaixotasuna gainditu dute.
FIFAk txartel gorria kendu dio AEBko jokalari bati Trumpek Infantinori ustez egindako dei baten ostean
Folarin Balogun Ipar Amerikako selekzioko izarrari kendu dio txartela, final-hamaseirenetako partidan kanporatua izan ostean, eta final-zortzirenetan Belgikaren aurka jokatzeko aukera izango du.
Gutxienez 11 pertsona hil eta 46 zauritu dira Kieven, Errusiaren bonbardaketetan
Volodímir Zelenski Ukrainako presidenteak horrelako eraso bat gertatuko zela ohartarazi ondoren etorri dira erasoak.
Milioika lagunek eman diote azken agurra Ali Khameneiri
Mendekua eta Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako Presindetearen heriotza eskatuz, ehunka milaka dira gaur ere Ali Khameneiri azken agurra ematen ari direnak Teheranen. Haren hiru seme ikusi ahal izen dira hilkutxaren aldamenean otoiz egiten, baina ez haren ondorengo izendatu zuten Motjaba Khamenei.
Trumpek AEBren handitasuna goraipatu du independentziaren 250. urteurrenean: "Inor ezin da gu bezalakoa izan"
Agintariak aukera aprobetxatu du herrialdeko "komunisten" aurka egiteko eta bere hauteskunde erreforma polemikoa sustatzeko.
Kanpalekuetan bizirauten ari dira astindutik bizirik irtendako venezuelarrak
Askok etxea galdu dute eta beste batzuek kalteak dituzte, ez dakite itzultzerik izango duten. Laguntza humanitarioa behintzat iristen ari da Hego Amerikako herrialdera.
ETBk Iranera sartzea lortu du, Ali Khamenei buruzagiaren hileta bertatik bertara kontatzeko
Milaka herritar ari dira ayatola gorenaren agur ekitaldietan parte hartzen. Mendeku eskean batzuk; negar malkotan, besteak. Ekitaldiak aste betez luzatuko dira, eta erregimenak indar eta batasun irudia eman nahi du.