Albiste izango da: Chivite Senatuan, Alerta Gorria penintsulako ekialdean eta Trump-Netanyahu bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Hauek dira astelehen honetan, 2025eko irailaren 29ean, jorratuko ditugun albisteetako batzuk:
- Chivite Senatuan: Nafarroako Gobernuko presidentea, Maria Chivite, Koldo auziko ikerketa batzordearen aurrean agertuko da Senatuan, eta UPN, Vox eta PPren galderei egingo die aurre, PSNren ustezko ustelkeria sarearen inplikazioari buruz.
- Alerta gorria penintsulako ekialdean: muturreko euriteei aurre egingo diete bertan. Estatuko Meteorologia Agentziak alerta gorria ezarri du Valentziako Erkidegoan, Castellon eta Kataluniako hegoaldean, eta metro koadroko 250 litro pilatzea espero da bihar arte.
- Trump-Netanyahu bilera: Estatu Batuetako presidente Donald Trumpek jakinarazi du "zerbait berezia" dagoela martxan Ekialde Hurbilean, eskualdeko gatazka konpontzeko aukera historiko bati erreferentzia eginez. Trump Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilduko da gaur Etxe Zurian, Gazako Zerrendako bonbardaketari amaiera eman diezaiokeen plan baten xehetasunak eztabaidatzeko.