EITB FOCUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizi-kalitatea Euskadin eta Nafarroan, 7,5etik gora

Azken EITB Focusen galderetako batek herritarren bizi-kalitateari buruzko balorazio bat eskatzen du. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, 7tik gorako notak jaso dira.

EITB FOCUS - BIZI KALITATEA EUS

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako herritarrek erantzun dute pozik daudela beren bizi-kalitatearekin.

Gauzak horrela, Euskadin, herritarrek batez beste 7,6 puntu ematen diote euren bizi-kalitateari. Bizkaia da notarik altuena duen lurraldea (7,62), ondoren Gipuzkoa (7,55) eta azkenik Araba (7,29).

Adin-tarteen arabera, 18 eta 35 urte bitarteko gazteak dira gusturen daudenak, 7,71ko puntuazioa eman baitiote beren bizi-kalitateari. 65 urtetik gorakoak ia bat datoz gazteekin, eta 7,64ko puntuazioa eman diote galdera horri.

Alderdi guztietako boto-emaileek 7tik gora puntuatu dute, eta PSEkoak eta EAJkoak dira euren bizi-kalitatearekin pozik daudenak.

Nafarroan batez besteko nota 7,7koa da. Hemen ere, boto-emaile sozialistak dira puntuaziorik altuena eman dutenak.

Fitxa teknikoa

EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400 EAEko lurralde historiko bakoitzean eta 400 Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.

Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa hau 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketaren bidez.

Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasun atariko Open Data atalean kontsultatu daitezke.

Ikusi hemen txosten osoa

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X