Pradalesek, Otxandianok eta Chivitek herritarren onespena jaso dute
Imanol Pradalesek eta Maria Chivitek ezagutza maila handia lortu dute herritarren artean, eta gainditutakoa baino nota altuagoa jaso dute EITB Focus inkestaren azken atalean.
Imanol Pradalesek ezagutza-maila handia lortu du herritarren artean (% 89,2) eta nota ona lortu du, 10etik 6koa, EITB Focusen azken atalean.
Maria Chivite, Nafarroako presidentea, biztanleen % 100ek ezagutzen dutela dio inekestak. Herritarrek 5,3ko nota eman diote Chiviteri.
EAEko Legebiltzarreko bozeramaileei begiratuz gero, bik baino ez dute 5etik gorako puntuazioa lortu: EH Bilduko Pello Otxandianok (5,8) eta EAJko Joseba Diez Antxustegik (5,6), hain zuzen ere.
Ondoren, PSE-EEko Eneko Andueza (4,5eko batez besteko nota), Sumarreko Jon Hernandez (4,2koa), PPko Javier de Andres (2,4koa) eta Voxeko bozeramaile Amaia Martinez (10etik 0,8koa) daude.
Eusko Legebiltzarreko bozeramaileen ezagutza-mailari dagokionez, Otxandiano da herritarrek gehien ezagutzen dutena. Hala diote inkestatuen % 72,9k. Ondoren, Eneko Andueza da ezagunena ( % 68,6), jarraian Javier de Andrés ( % 62,3) eta Amaia Martinez ( % 50,7).
Fitxa teknikoa
EAEn eta Nafarroan bizi diren 1.600 pertsona (400 EAEko lurralde historiko bakoitzean eta 400 Nafarroan) elkarrizketatu dira EITB Focus inkesta egiteko.
Gizakerrek EITBrentzat egindako ikerketa hau 2025eko irailaren 15etik 23ra egin da, telefono bidezko elkarrizketaren bidez.
Datu, mikrodatu eta beste alderdi estatistiko guztiak EITB taldeko Gardentasun atariko Open Data atalean kontsultatu daitezke.