Nafarroak arlo soziala indartu du Aurrekontuen aurreproiektuan, 6.741 milioi eurora igota
Aurreproiektuak PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroa taldeak osatzen duten gobernu-akordioari erantzuten dio, baina EH Bilduren babesa beharko dute behin betiko proiektua onartzeko.
Jose Luis Arasti, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Nafarroako Gobernuak ostiral honetan onartutako 2026rako Aurrekontuen aurreproiektuak "gastu sozialaren aldeko apustu irmoa eta sendoa" islatzen du, aurreikusitako baliabide guztien % 54,5 (6.741,5 milioi euro) horretara bideratu baitituzte, aurtengoak baino % 4,8 gehiago.
Jose Luis Arasti Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eman du horren berri prentsaurrekoan. Horren esanetan, "mugarri historikoa" da, Foru Gobernuak inoiz ez baitu 6.000 milioi euroko langa gainditu kontzeptu horretan. Nafarroako Gobernuak 6.318,6 milioi euroko gastu ez-finantzarioa aurreikusten duen aurreproiektua onartu du ezohiko bilkuran.
Aurreproiektuak PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroa taldeak osatzen duten gobernu-akordioari erantzuten dio, baina EH Bilduren babesa beharko dute behin betiko proiektua onartzeko. Negoziazio bidean dago jada, departamentu guztietako diru-sailetan, Arastik jakitera eman duenez.
Bere saileko talde teknikoak egindako "lan eskerga" aztertu ondoren, ohartarazi du behin betiko kontuak onartu arteko prozesuan berebiziko garrantzia dutela negoziazioek eta lehentasunek, arlo bakoitzera "bere eremuko errealitatea eraman behar baita", kontuek beren eskaerei erantzun ahal izateko.
"Aurreproiektu bat egin dugu, herritarren eskaera nagusiei erantzuteko asmoz, batez ere gizarte arloan", azpimarratu du kontseilariak. Ildo horretan Arastik esan duenez, "gizarte arloko gaiek aurreikusitako aurrekontu osoaren % 54,5era iristeak erakusten du Osasun, Hezkuntza, Gizarte Eskubide eta Etxebizitza arloetako konpromiso iraunkor eta indartu hori".
Gainera, kontseilariak gai "garrantzitsu" bat azpimarratu du, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitateko industria sarearen alde egin duen apustua, hain zuzen ere. Testuinguru horretan, aurreproiektuak "industria erakartzearekin eta sustapenarekin, edo lurzoru industrialarekin zein etxebizitzarekin zerikusia duten sektore publikoko erakundeei zuzendutako injekzio ekonomikoa jasotzen du".
Hemendik aurrera, aurreproiektua kontsulta-fasean sartuko da, Nafarroako Parlamentuan izapidetu beharko den behin betiko lege-proiektu bihurtu aurretik.
Urrats garrantzitsua dela nabarmendu du EH Bilduk
Laura Aznal Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren bozeramaileak nabarmendu du aurreproiektua onartzea "albiste ona" dela, "Nafarroarako Aurrekontuak lortzeko bidean urrats garrantzitsua" delako. Aznalek azpimarratu ditu Nafarroako gizartearentzat egin dituzten ekarpenak "estrategikoak" diren eremuetan, hala nola etxebizitza, zaintza, hizkuntza politika, hezkuntza, trantsizio ekologiko eta gizarte eskubideen alorretan.
"Lanean jarraitu behar dugu, eta negoziatzen jarraituko dugu, gure helburua akordio orokor on bat lortzea baita. Akordio on bat lortzeko prest jarraitzen dugu lanean", esan du Nafarroako Parlamentuko EH Bilduren bozeramaileak.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauteskunde orokorrak 2027an izango direla berretsi du Sanchezek, udal hauteskundeekin bat egin gabe
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak berretsi du hauteskunde orokorrak 2027an izango direla. Ildo horretatik, ziurtatu du ez direla maiatzeko hauteskunde autonomikoekin eta udalekoekin bat etorriko, baina ez du zehaztu aurretik edo geroago izango diren.
Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak
Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.
Hauek dira Zapaterok Plus Ultra auziko epailearen aurrean egindako deklarazioaren pasarte nabarmenenak
Espainiako Gobernuko presidente ohiak ukatu egin zuen Plus Ultra aire konpainiaren erreskatean inolako esku hartzerik izan zuela eta bere bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien inguruan erantzutea saihestu zuen.
Iraolak EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du Eibarko sokamuturraren auzian
Eibarko sanjuanetan sokamuturra berreskuratzea herritarren eskaria izan dela esan du Jon Iraola Eibarko alkateak (PSE-EE). Gaiak eragin duen polemika dela eta, EAJren eta EH Bilduren "inkoherentzia" salatu du, eurek gobernatzen duten udaletan beste jarrera bat omen dutelako. Hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi die biei.
Euskararen alorrean harago joateko eskatu dio Barkosek Chiviteri eta zonifikazioa kentzeko
Nafarroako presidente ohiaren ustez, euskara berezko hizkuntza gisa aitortzeak "ez luke ezer aldatuko", eta hizkuntza lurralde osoan ofizial egitea aldarrikatu du.
Getxoko Irurak Bat jauregia eraistearen inguruko ikerketarekin jarraitzea zalantzan jarri du epaileak
Epaitegiak bertan behera utzi ditu hainbat eginbide, eta EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak duela gutxi emandako epai bati buruzko iritzia eskatu die aldeei, ikertutako gertakarien balorazio penalean eragina izan dezakeelakoan.
Peinado epaileak pieza berri bat ireki du Begoña Gomez auzian, eta beste bi delitu egotzi dizkio Sanchezen emazteari
Sumarioaren zati nagusiari buruzko atariko entzunaldia astelehenean egin zuen magistratuak, eta pieza berri bat zabaltzea erabaki du orain, prebarikazioa eta EBri iruzur egitea egotzita.
Diez Antxustegik espero du enplegu publikoaren legea onartzea eta gerora "ebaluazio bateratua" egitea proposatu dio EH Bilduri
EAJk Legebiltzarrean duen bozeramailearen hitzetan, jeltzaleek egindako proposamena "zuhurragoa" da eta segurtasun juridiko handiagoa ematen du. Behin onartuta, "ebaluazio bateratua" egitea proposatu dio EH Bilduri, "nahikoa ez bada" hartu beharreko neurriak aztertzeko.
Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"
"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.
18 pertsona hil dira Israelgo Armadak Libano hegoaldearen aurka egindako bonbardaketetan
AEBrekin lortutako akordio-memorandumari eutsiz, Iranek eskatu du Israelek atzera egiteko eta erasoak bertan behera uzteko. Israelgo Gobernuak, bere aldetik, behin baino gehiagotan adierazi du akordio horrek ez duela bera lotzen.