Sarek biktimak ez mailakatzea eta giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza eraikitzea eskatu du II. Konferentzian
Biktimen mina “politikoki instrumentalizatu” dutenen eta biktima kategoria ezberdinak defendatzen dituztenen jarrera salatu dute Joseba Azkarragak eta Maria Jauregik irakurritako manifestuan.
Giza eskubideak jarri ditu erdigunean Sarek Bilboko Euskalduna Jauregian egin duen bigarren konferentzian, eta elkarbizitza horren gainean eraikitzeko beharra azpimarratu du Joseba Azkarraga bozeramaileak eta Maria Jauregi ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alabak irakurritako manifestuan.
Sare Herritarrak II. Konferentzia egin du, Olatz Iglesias, Carlos Martin Beristain eta Paco Etxeberria giza eskubideetan aditu direnen parte hartzearekin.
Jardunaldien amaieran, manifestua irakurri dute etorkizuneko elkarbizitzarako defendatzen dituzten printzipioak azaltzeko.
“Guztion ahaleginak lagunduko digu giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza lortzen” izenburupean, Sarek biktimen gainean jarri du azpimarra, eta deitoratu egin du biktimen oinazea “erlatibizatzea” eta “interes faltsuengatik politikoki instrumentalizatzea”.
Era berean, biktimak mailakatzea ere gaitzetsi du: “Ez dago lehen edo bigarren mailako biktimarik; errespetuak eta aitortzak berdinak izan behar dute guztientzat”.
Horren harian, biktima guztien oroimenak “gizarte kontzienteago, indartsuago eta humanoagoa lortzeko oinarria” direla gehitu du.
Presoez, “beren bizitza berregin nahian” dabiltzan preso eta erbesteratuen egoerari bizkarra ez ematea eskatu du, “justizia eta gizatasuna”gatik. Izan ere, espetxe sistemak “giza eskubideen errespetua” eta “gizartean berriro integratzeko aukera” izan behar ditu oinarrian, Sareren esanetan, espetxea “ez baita sufrimendua luzatzeko tokia izan behar, erreparaziorako eta askatasunean bizitzara erantzukizunez itzultzeko bideak irekitzeko espazioa baizik”.
Ohartarazi duenez, "ezin dira norbanako gisa zein kolektiboki kalte egiten diguten egoera bidegabeak gehiago luzatu". "Euskal Herriak konfrontazio, indarkeria eta sufrimendua bizi izan ditu hainbat urtez", esan du. "Bizkidetza normalizatu bat eraiki nahian gaude, eskubideen errespetuan oinarrituta egongo dena, eta herritarren erabakietara egoitzen joango dena", erantsi du.
Ildo beretik adierazi duenez, gizarte berri bat eraiki behar dugu: justuagoa, askeagoa eta gizatasuna nagusi duena. "Gizarte hori lortzeko bidean, ezinbestekoa da iraganari ez ezik, orainari ere begiratzea", azpimarratu du.
Presoen eskubideen aldeko herritar sarearen ustez, "elkarbizitza ez da ahanzturaren emaitza izango, aurrera egiteko borondate partekatuaren emaitza baizik”.
Azkenik, zeregin horretan parte hartzeko deia egin du, “gure gizartearen etorkizuna ezin baita izan indarkeriaren ausentzia soilik” eta “enpatiaren, justiziaren eta elkartasunaren presentzia aktiboa” behar dira, Sareren arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.