Espainiako Gobernuak eta erkidegoek 10.000 eurorainoko prestazioa kofinantzatuko dute AEA aurreratua duten pazienteei 24 orduko arreta emateko
Espainiako Gobernuak astearte honetan onartutako errege lege-dekretuak muturreko mendekotasun gradu (III+ gradua) bat sortu du, gaixotasun neurologikoak eta konplexutasun handiko zainketak dituzten pertsonei babes espezifikoa eta 24 orduko arreta emateko.
Pablo Bustinduy, Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE.
Espainiako Gobernuak mendekotasunak zaintzeko sistema indartu du alboko esklerosi anizkoitza (AEA) duten pertsonei 24 orduko arreta “jarraitu eta pertsonalizatua” eman ahal izateko, 500 milioi euroko partida gehigarriarekin. Gaixotasuna fase aurreratuan duten gaixoek eskubidea izango dute hilean 10.000 euroraino arteko dirulaguntza jasotzeko, euren egoera eta beharren arabera.
Astearte honetan Eskubide Sozial, Kontsumo eta 2030 Agendako Ministerioaren eskariz Espainiako Gobernuak onarturiko errege lege-dekretuak, muturreko mendekotasun-maila (III+ maila) sortu du, gaixotasun neurologikoak eta konplexutasun handiko zainketak dituzten pertsonei babes espezifikoa eta 24 orduko arreta emateko.
Gaixotasuna fase aurreratuan dutenek 10.000 eurorainoko prestazioa jasotzeko eskubidea jasotzen du, zeina erdibana ordainduko dute Estatuak eta erkidegoek.
Kongresuaren oniritzia beharko duen lege-dekretu hau onartuta, ELA legearen araudia osatzen da “denboran eta forman” eta Estatuak Mendekotasunera bideratzen duen finantzazioa 3.729 milioitara iritsi da aurten, Pablo Bustinduy ministroak Ministro Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez.
“Autonomia eta Mendekotasun Arretarako Sistema erabiltzaileen beharretara moldatzea bilatzen duen sistema da eta ez alderantziz”, nabarmendu du ministroak. “Gertuko arreta komunitarioa bermatuko da, pertsonak bere beharren eta nahien arabera zainduko dituena, eta zaintzaileentzako baldintza duinak eskaintzen dituena”.
Bustinduyk ostegunerako deitu ditu autonomia-erkidegoak, horietako bakoitzak euren sistema lege-dekretu berrira egokitzeko prozesua “berehala” koordinatzeko, bai eta funtsen banaketa egiteko ere.
Gainera, azaldu duenez, gaixoen eta senideen elkarteekin bilduko da, “lege hau hedatzen modu eredugarrian lagundu dutelako”.
24 orduko arreta
Lege-dekretuak aldaketak dakartza Autonomia eta Mendekotasun Arretarako Sistemara, AEA duten pertsonei behar duten arreta eman ahal izateko.
Hala, AEA edo bestelako gaixotasun neurologikoren bat fase aurreratuan duten gaixoek bermatuta izango dute bai 24 orduko arreta, bai eta 10.000 eurorainoko (9.860 euro) dirulaguntza ere, arnastea edo jatea bezalako oinarrizko beharrak asetzeko ezinbesteko dituzten baliabideak emanez, horiek gabe heriotza-arriskua bailegoke.
Kalkulua egiteko kontuan eduki da gaixo bakoitzak bost langile beharko dituela gaixotasunaren fase aurreratuan, eta 118.423 euroko soldata-inbertsioa (14 ordainsaritan) aurreikusten du, Gobernuak azaldu duenez.
Muturreko mendekotasun-maila
Muturreko mendekotasuneko III+ mailak eskubide subjektibo berri bat aitortzen die AEA eta konplexutasun handiko eta izaera atzeraezina duten beste gaixotasun batzuk dituzten pazienteei zainketa intentsiboak jasotzeko, euren egoera gainbegiratzeko, eta arreta egunean 24 orduz eta era espezializatuan izatea bermatuko du.
Mendekotasunaren Arretarako Sistema egokituta, lehen aldiz aitortzen da modu espezifikoan AEA eta bestelako gaixotasun konplexu eta atzeraezinak dituzten pertsonen errealitatea, eta arreta intentsibo eta pertsonalizatuko eredua bultzatzen du, onuradun bakoitzeko bost profesionaleko ratioarekin.
“Maila berri hau sortuta babes sozialeko sarea hobetzen dugu eta askoz ere espezifikoagoa egiten dugu”, nabarmendu du ministroak.
Mendekotasunaren finantzaketa "errekorra"
Bustinduyik azpimarratu duenez, 500 milioi euroko partida gehigarri honi esker sistemaren finantzaketak marka hautsi du, 3.729 milioi bideratuko baitira mendekotasunaren arretara; haren hitzetan, “garrantzia are handiagoa hartzen du finantzazio honek, jakinik arlo horretan beharrak gero eta handiagoak izango direla”.
Era berean, gogorarazi du legealdi honetan erkidegoetara 800 milioi euro baino gehiago bideratu direla Europako funtsetatik mendekotasunaren arretarako zerbitzuetarako, telelaguntzan, egoitza-plazetan, egoitzakoak ez diren plazetan eta eguneko zentroetan inbertitu ahal dezaten.
Eskubide Sozialen arduradunak, bestalde, 2020tik koalizio-Gobernuak egindako “ahaleginak” goraipatu ditu, Mariano Rajoyren Exekutibaren garaian “mendekotasunaren arloan sistemak jasan zituen murrizketa bortitzei” buelta emateko.
"Gaur onartu ditugun 500 milioi euroko partidarekin, gainera, urtearteko % 7,2ko igoera eta 2023ko aurrekontuarekin alderatuta % 15,5eko igoera finkatuko dira", gaineratu du ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.
Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".
Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Iñaki Guridik lehendakaria elkarrizketatu du Euskadi Irratiko Faktorian. Jarraitu zuzenean hemen.
Albiste izango dira: Pedro Sanchezen agerraldia Kongresuan Ceutaren inguruan, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailea aurkitzeko dispositibo poliziala eta beroa bueltan Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mobilizazio ugari egin dira Hego Euskal Herrian, Ceutari "elkartasuna" adierazteko zein "arrazakeria" salatzeko
Aurreikusi zitekeen bezala, PPk deitutako ekitaldiak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen aukako protesta bihurtu dira. Aurrez aurre izan dituzte Mugimendu Sozialistak eta ezkerreko beste talde batzuek deitutako mobilizazioak, eta horietan, diskurtso arrazistak eta xenofoboak salatu dituzte.
Erdi-askatasuna onartu dio berriro Eusko Jaurlaritzak Maria Soledad Iparragirreri, boluntariotza jarduerak egiteko
Justizia Sailak baimen hori eman zion aurten aurretik ere, baina Auzitegi Nazionalak ukatu egin zion.
Laura Aznal EH Bilduren Nafarroako presidentegai izango da berriro
Nafarroa Garaiko EH Bilduren Mahai Politikoak Laura Aznal proposatu du berriro Foru Erkidegoko presidente izateko hautagai, "Nafarroak aurrera egitea ahalbidetu duen azken hamarkadako lan sendoari jarraipena emateko xedez".
Tentsioa Euskal Herrian, Ceutako egoeragatik gaurko deitutako elkarretaratzeen aurrean
Eusko Jaurlaritzak lekuz aldatu ditu, Ceutako migrazio krisia dela eta, Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Getxon egitekoak diren lau elkarretaratze, "istiluak ekiditeko": horietako bat PPk Gasteizen deitutakoa da, eta gainerakoak, arrazismoaren eta faxismoaren aurkako hainbat talderenak.
Gernikako alkateak liburutegi berriaren alde egin du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñoren ustez, "onartezina" da okupek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxegabeen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxegabeen gaia ez delako "hiri bakar baten auzia".