Giza Eskubideen Europako Auzitegiak atzera bota du 'Bateragune' auzian zigortutako bost lagunek ETAko kide izateagatik ezarritako zigorra baliogabetzeko jarritako demanda
Estrasburgoko Auzitegiak atzera bota du Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok, Rafa Diezek, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek Espainiaren aurka jarritako demanda, ETAko kide izateagatik ezarritako zigorra baliogabetzea eskatzen zuena. Europako epaileek 2018an onartu zuten epaiketa ez zela inpartziala izan.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aho batez erabaki du ez onartzea 2024an 'Bateragune' auzian epaitutako bost lagunek auziaren berrikuspen prozesuagatik —Giza Eskubideen Europako Auzitegiak berak agindutakoa— Espainiaren aurka ezarritako demanda.
Estrasburgoko Auzitegiak atzera bota du Arnaldo Otegik, Sonia Jacintok, Rafa Diezek, Miren Zabaletak eta Arkaitz Rodriguezek Espainiaren aurka jarritako demanda, ETAko kide izateagatik ezarritako zigorra baliogabetzea eskatzen zuena.
2018an, Estrasburgoko auzitegiak ebatzi zuen auzipetuek ez zutela epaiketa "justurik" izan 'Bateragune' auzian; horregatik, Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 6.1 artikulua urratu zuela ebatzi zen.
Orduko hartan, Europako auzitegiak ebatzi zuen 2011n ETAko kide izateagatik Auzitegi Nazionalak erruduntzat jo zitueneko epaiketan bost kideak ez zituela epaimahai inpartzial batek epaitu.
2020ko abenduan, Auzitegi Nazionalaren 2021eko irailaren 16ko epaia baliogabetzat jo beharrean, eta, beraz, demandatzaileen aurrekari penalak ezereztu beharrean (hori eskatzen zuten berariek) Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen 2011ko lehen auzialdiko epaia, eta epaiketa beste auzitegi batekin errepikatzeko agindu zuen.
Demandatzaileek babes errekurtsoa jarri zuten orduan. 2024ko urtarrilean Auzitegi Konstituzionalak baliogabetzat jo zuen Gorenaren 2020ko epaia. Bermeen gorteak erabaki zuen epaiketa errepikatzeak demandatzaileen oinarrizko eskubideak urratuko zituela, baina Gorenaren epai hori baliogabetu zenean, Auzitegi Gorenak 2012ko maiatzean emandako beste epai baten ondorioak mantendu ziren. Horren ondorioz, sei urte eta sei urte eta erdi arteko espetxe zigorra ezarri zitzaien 'Bateragune' auziko lagunei, erakunde terroristako kide izatea egotzita.
Orain, auzipetutako bost kideen kexa berriaren aurrean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak ondorioztatu du Konstituzionalaren epaia "bere eskumeneko arrazoietan oinarritu zela, eta ez zituela hark berak aurrez emandako epaiaren ondorioak desnaturalizatu". "Horrenbestez, ondorioztatu du demandatzaileen kexa funtsik gabea dela eta atzera bota behar dela", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.