JxCat-ek astelehen honetan erabakiko du Sanchez babesteari utzi ala ez
Aukeren artean du Juntsek erabakia militanteen esku uztea, barne kontsulta baten bidez. Bilera 10:00etan hasiko da, eta aurreikuspenen arabera, luze joko du. 17:00ak arte ez dute agerraldirik iragarri. Batzar horretako eginkizunen artean dute Bruselako akordioaren balantzea egitea eta "burutu beharreko ekintzak" zehaztea.
JxCat-eko Zuzendaritzak astelehen honetan erabakiko du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari babesa behin betiko kenduko dion ala ez. Horretarako, baliteke militanteen artean kontsulta egitea.
Iragan asteazkenean JxCat-ek Kongresuan duen bozeramaile Miriam Noguerasek Sanchezi "aldaketaren ordua" iritsi zela esan ostean, alderdiko presidente Carles Puigdemontek bilera batera deitu zuen Zuzendaritza. Perpinyanen (Frantzia) dute hitzordua, eta Puigdemontek berak ere hartuko du parte.
Azaroan, bi urte beteko dira Bruselako akordioak Sanchezen inbestidurari bide eman zionetik.
Ordutik, baina, "airean" daude itun horretako zenbait gai, katalanaren ofizialtasuna, eta Puigdemonten amnistia (Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain), besteak beste; baita immigrazio eskumenak Kataluniari transferitzea ere, Kongresuan bertan behera utzi baitzuten gaia, Podemosen eta beste batzuen ezezkoagatik.
Azken aste honetan, gainera, "bizitu" egin dira JxCat-ek PSOEren aurka egindako adierazpenak.
Horiek horrela, larunbatean, Juntsen udal batzarrean egindako agerraldian, Jordi Turull alderdiko idazkari nagusiak uko egin zion asteleheneko erabakiari buruz hitz egiteari, baina ohartarazpen irmoa bota zuen: "Une zailak datoz".
Kontsulta bat militantziari
EFE albiste agentziak kontsultatutako iturrien arabera, kontsulta bat deitzeko aukera du mahai gainean alderdiak, buruzagitzak hartzen duen erabakia berreste aldera. 2023an ere egin zuen barne kontsulta Juntsek, bai Pedro Sanchez Gobernuko presidente egiteko orduan, bai eta Generalitateko Gobernutik atera ala ez erabakitzeko ere.
Aurreikuspenen arabera, 17:00etan prentsaurrekoa emango du JxCat-ek bileran hitz egindakoen berri emateko, baina alderditik ez dute argitu nor den hedabideen aurrean agertuko dena.
Sanchezi babesa kentzeko aukerari buruz, Aitor Esteban EBBko presidenteak adierazi du Juntsek Espainiako Gobernuari babesa kenduko balio, Gobernuaren jarrera ahulduko lukeela, nahiz eta "bihar bertan erortzea" ere ez lukeen ekarriko.
Ada Colau (BComu) Bartzelonako alkate ohiak, bestalde, Junts kritikatu zuen larunbatean.
PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariorde Juan Bravok "ustelkeriaz inguratuta" ikusten duen PSOEri babesa kentzeko galdegin die Juntsi eta Gobernuko gainerako parlamentariei.
Amaitzeko, Voxeko bozeramaile Jose Antonio Fusterrek ziurtatu duenez, bere alderdiak "ez du segundu bakar bat ere galduko" Juntsekin balizko zentsura-mozio bat negoziatzeko; izan ere, bere ustez, "separatistak taktika hori erabiltzen ari dira Espainiako Gobernua berriro tenkatu eta estutzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.