Pintaketak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpeitiko alkatearen hitzetan, Zupiriaren aurkako pintaketak "onartezinak" dira eta ez dute lekurik herrian

Udalaren izenean elkartasuna adierazi die Nagore Alkortak mehatxatu egin zaien erakunde eta ordezkariei, "kasu honetan, Bingen Zupiriari"

20250219203716_nagore-aranburu-azpeitia_
Nagore Alkorta, artxiboko argazki batean.

Azpeitiko alkate Nagore Alkortak (EH Bildu) elkartasuna adierazi dio Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari, eta igandean Lasaon agertu ziren mehatxuzko pintaketak "onartezinak" direla eta herrian "lekurik ez" dutela azpimarratu du.

Alkortak sare sozialen bidez azaldu duenez, igande goizean izan zuten Lasaon egindako pintaketen berri. Pintaketek "Zupiria, entzun, Euskadin pim, pam, pum" zekarten idatzita.

Azpeitiko alkateak adierazi duenez, pintaketen berri izan orduko Segurtasun sailburuari eta "oposizioaren buruari" pertsonalki adierazi zien horiek "onartezinak" direla eta "ez dutela lekurik herrian".

Ildo horretan, elkartasuna adierazi die mehatxatu egin zaien erakunde eta ordezkariei, "kasu honetan, Bingen Zupiriari". Halaber, azaldu duenez, Azpeitiko Udalak margoketen berri izan orduko "ezabatzeko agindua" eman zuen, eta igandean bertan kendu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X