Juntsen zuzendaritzak aho batez erabaki du Sanchez babesteari uztea
Erabakiaren inguruko galdeketa egingo dute alderdi barruan eta azken erabakia militanteek hartuko dute. Carles Puigdemontek agerraldia egingo du 17:00etan Perpinyà hirian zuzendaritzaren erabakiaren berri emateko. Espainiako Gobernuak lasaitasun mezua zabaldu du eta elkarrizketaren aldeko apustua egin du, Puigdemontek emango dituen azalpenen zain.
Juntsen ordezkariak. Argazkia: EITB
Pedro Sanchez presidentea buru duen Espainiako Gobernuaren etorkizuna kolokan egon daiteke. Perpinyà hirian (Frantzia) bildu den JxCat alderdiko zuzendaritzak aho batez erabaki du koalizio gobernua babesteari uztea.
17:00etan agerraldia egingo du Generalitateko presidente ohi eta Juntsen burua den Carles Puigdemontek, erabakiaren berri emateko. Hala ere, alderdiko iturriek jakinarazi dutenez, kontsulta egingo diete oinarriei asteazken eta ostegunean, eta haiek hartuko dute azken erabakia.
Puigdemont eta JxCateko 50 kide baino gehiago Perpinyàn elkartu dira Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari babesa behin betiko kendu ala ez erabakitzeko, Míriam Nogueras JxCatek Kongresuan duen bozeramaileak joan zen asteazkenean egindako adierazpenaren ostean. "Aldatzeko garaia" iritsi zela esan zuen.
Bilera honetan duela bi urte sinatu zuten Bruselako akordioaren inguruko balantzea egin dute. Sanchezen inbestidurari bide eman zion akordio horrek baina, JxCaten aburuz, sozialistek ez dute bete.
Hain zuzen ere, "kolokan" daude itun horretako zenbait gai: katalanaren ofizialtasuna Europan, eta Puigdemonten amnistia (Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren zain), besteak beste; baita immigrazio eskumenak Kataluniari transferitzea ere, Kongresuan bertan behera utzi baitzuten gaia, Podemosen eta beste batzuen ezezkoagatik.
Azken aste honetan, gainera, "bizitu" egin dira Juntsek PSOEren aurka egindako adierazpenak. Hala, larunbatean, Juntsen batzarrean egindako agerraldian, Jordi Turull alderdiaren idazkari nagusiak uko egin zion asteleheneko erabakiari buruz hitz egiteari, baina ohartarazpen irmoa bota zuen: "Une zailak datoz".
Espainiako Gobernua, lasai
JxCaten erabakia ezagutu ondoren, Espainiako Gobernuak elkarrizketaren aldeko apustua eta lasaitasunerako deia egin du, eta Kataluniako alderdiarekin adostasunetara iristeko aukera dagoela uste du.
Alde batetik, Maria Jesus Montero presidenteordeak adierazi du Espainiako Gobernua lasai dagoela, eta elkarrizketaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela. TVEn egindako elkarrizketa batean, Monterok uste du Juntsi dagokiola bere erabakien nondik norakoak azaltzea.
Hala ere, Gobernuak alderdi politiko guztiekin hitz egiteko asmoa duela ziurtatu du, eta Puigdemontek gidatzen duen alderdiarekin "gorabeherak" izan dituela onartu badu ere, ziur agertu da guztien artean gai izango direla egoera onbideratzeko.
Bestetik, Ernest Urtasun Kultura ministro eta Sumarren bozeramailearen ustez, Kataluniako alderdiarekin "elkar ulertzeko tartea dago oraindik", elkarrizketaren aldeko apustua egin du, eta Exekutiboak aurrekontuen proiektua Kongresura eramango duela berretsi du, Carles Puigdemonten alderdiaren erabakia edozein dela ere.
"Juntsek badaki Gobernua ahal duen guztia eta gehiago egiten ari dela", nabarmendu du Urtasunek Madrilen, Sumarren egoitzan emandako prentsaurrekoan. Ministroaren arabera, Sumarrek "azken egunetan Kataluniako alderdiarekin elkarrizketak hasi ditu maila guztietan", baina ez du zehaztu zer harreman edo bilera mota izan diren. "Katalunian inork, ezta Juntsen boto-emaileek ere, ez luke ulertuko PPri eta Voxi boterea errazteko operazio bat bultzatzea", esan du Sumarren bozeramaileak.
Sanchezi babesa kentzeko aukerari buruz, Aitor Esteban EBBren presidenteak adierazi du Juntsek Espainiako Gobernuari babesa kenduko balio, Gobernuaren jarrera ahulduko lukeela, nahiz eta "bihar bertan erortzea" ez lukeen ekarriko.
Ada Colau (BComu) Bartzelonako alkate ohiak, bestalde, Junts kritikatu du.
PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariorde Juan Bravok "ustelkeriaz inguratuta" ikusten duen PSOEri babesa kentzeko galdegin die Juntsi eta Gobernuko gainerako parlamentariei.
Amaitzeko, Voxen bozeramaile Jose Antonio Fusterrek ziurtatu duenez, bere alderdiak "ez du segundu bakar bat ere galduko" Juntsekin balizko zentsura-mozio bat negoziatzeko; izan ere, bere ustez, "separatistak taktika hori erabiltzen ari dira Espainiako Gobernua berriro tenkarazi eta estutzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin, Pascal Lesellierrekin. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.