Carlos Mazon GOIDIaren biktimen hiletan izango da, familiek ez joatea eskatu dioten arren
Carlos Mazon Generalitateko presidenteak adierazi du "biktimekiko errespetu eta maitasun guztiarekin" izango dela Estatu hiletan, nahiz eta familia batzuek hori ez egiteko eskatu. Imanol Pradales lehendakaria eta Maria Chivite Nafarroako presidentea ere bertan izango dira.
Senideek GOIDIaren biktimak omendu dituzte. Argazkia: EFE
Valentzian Estatu hileta egingo dute gaur arratsaldean, 2024ko urriaren 29ko GOIDIan hil ziren 237 pertsonen omenez. Omenaldi laiko gisa sortutako ekitaldia Arte eta Zientzien Hiriko Zientzien Museoan egingo da, eta 800 pertsona inguru bilduko ditu, tartean, Espainiako agintari nagusiak.
Felipe VI.a eta Letizia errege-erreginak izango dira ekitaldian, eta Pedro Sanchez Gobernuko presidentea, ministro gehienak, Kongresuko eta Senatuko presidenteak eta Estatuko erakunde gorenetako ordezkariak ere bertan izango dira.
Imanol Pradales lehendakariak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak ere hiletara joango direla baieztatu dute. Bertan, autonomia erkidegoetako presidente gehienak eta hondamendiak kaltetutako udalerrietako alkateak egongo dira.
Omenaldian 237 biktimen izenak irakurriko dituzte eta minutu bateko isilunea egingo dute. Errege-erreginek lore-eskaintza egingo dute, eta El cant dels ocells eta Aranjuezko Kontzertuaren Adagio piezak interpretatuko dituzte.
Carlos Mazon "biktimekiko errespetu eta enpatia handiz" joango dela adierazi du Susana Camarero Consellen bozeramaileak. Buruzagiak azpimarratu du egun "oso zaila" izango dela senideentzat, eta "begirune handia eta biktimen minarekiko erabateko errespetua" eskatu ditu.
Kaltetuen elkarte batzuek Mazon ez bertaratzea eskatu duten arren, tragediaren kudeaketaren "arduradun nagusia" dela iritzita, Consellek defendatu du Mazon bertan egotea errespetu instituzionalaren eta gertutasunaren erakusgarri dela.
Gauerditik, Valentziako Erkidegoak dolu-eguna izan du. Banderak haga erdian daude eraikin publiko guztietan, eskualdean 229 biktima, Gaztela-Mantxan zazpi eta Andaluzian bat utzi dituen hondamendiaren oroigarri.
Zure interesekoa izan daiteke
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Udal hauteskundeen bigarren itzulia dute bihar Ipar Euskal Herriko 11 herritan, eta lehia estua espero da batzuetan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.
EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.