Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
EHU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Perez Iglesiasek PPri erantzun dio campusetako pintaketak garbitzea EHUri dagokiola

Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzari eskatu dio EHUko campusetako pintadak "berehala" garbitu ditzala,  bere hizetan, espazio "itogarriak" bilakatzen ari direlako "ezker abertzalearen ideiekin bat egiten ez dutenentzat". 

 

Facultad de Derecho de EHU

Donostiako Zuzenbide Fakultatearen egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB

EHUko campusetako eraikinetako pintaketak garbitzea unibertsitateari berari dagokio, eta ez Eusko Jaurlaritzari. Hala erantzun dio Juan Ignazio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak, gaur, egindako eskariari. 

Eusko Legebiltzarrean,  ordezkari popularrak Jaurlaritzari eskatu dio EHUko campusetako eraikinetako pintaketak "berehala garbitzeko".  Larrearen hitzetan, eraikinen "hormak" eta "pasilloak" pintaketaz josita daude, "muturreko ezker abertzaleko erakundeek izenpetutako ikur eta mezuekin". "Intimidazioa, betoa eta kontrol ideologikoa bilatzen dute", gaineratu du. 

Halaber,  PPko legebiltzarkidearen arabera,  EHUren campusak "espazio itogarriak" bilakatzen ari dira, "ezker abertzaleko ideiekin bat egiten ez dutenentzat".  Egoera horren aurrean, erakundeei "beste aldera begiratzea" leporatu die. 

Eraikinak nahita "kaltetzen" dituzten ekintza oro salagarriak direla esan ondoren, Perez Iglesiasek popularrei argitu die EHUrena dela bere instalazioak mantentzearen ardura. Nolanahi ere,  askatasunaren aurkako mezuren baten berri izango balu, unibertsitateko arduradunekin jarriko dela harremanetan ziurtatu du. 

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X