Bizkaiak 1.716 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2026rako, eta erdia gastu sozialera bideratuko du
Aurrekontu proiektua ia % 4 handitu da. Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak adierazi duenez, proiektuak "inbertsio orekatuak ditu eskualde guztietan".
Bizkaiko Foru Aldundiak ostiral honetan aurkeztu duen aurrekontu-proiektuaren arabera, erakundeak 1.716,2 milioi euro izango ditu 2026an erabilgarri; hau da, aurten baino % 3,9 gehiago. Horren % 44,7 Gizarte Ekintza arlora bideratuko dute.
Elixabete Etxanobe diputatu nagusiak eta Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza arduradunak aurkeztu dute aurrekontuen egitasmoa. Etxanobek azpimarratu duenez, proiektuak herritarrentzako "zerbitzu publikoen kalitatea indartu eta blindatzen du", eta, gainera, "eskualde guztietan inbertsio orekatuak dituen aurrekontua" dela nabarmendu du.
Foru gobernua osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) gehiengo osoa dute Batzar Nagusietan aurrekontuak aurrera atera ahal izateko, baina exekutiboa "elkarrizketarako" eta "kontuak hobetzeko" prest agertu da.
Hala ere, Etxanobek esan du ez dela "batere baikorra" EH Bildurekin aurrekontu-ituna lortzearen inguruan, eta Aldundiarekin itun bat adosteko "borondaterik ez" izatea leporatu dio koalizioari.
Ahaldun nagusiak azaldu duenez, Bizkaiko aurrekontua, oro har, 11.320,3 milioi eurokoa izango da. Horiei Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Estatuari, Bizkaiko Batzar Nagusiei, udalen finantzaketari, langileen gastuari, zor publikoari eta abarri egindako ekarpenak kendu ondoren, 1.716,2 milioi geldituko dira Foru Aldundiko sailetarako.
Horren ia erdia, 767,2 milioi euro, Gizarte Ekintzara bideratuko da, Etxanoberen hitzetan, "zaintzak hobetzen jarraitzeko". Foru Aldundiak egingo duen gastu sozial osoa kalkulatzeko, Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren 87,6 milioiak ere hartu behar dira kontuan.
"Bizkaiko lurraldeen arteko oreka sendotzeko inbertsioak" ere nabarmendu dituzte, hala nola Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak jasoko dituen 250,7 milioi euroak eta Garraio, Mugikortasun eta Turismo Sailera bideratuko diren 221,3 milioi euroak.
Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailak 89,5 milioi jasoko ditu; Ekonomia Sustapenak , 81,4 milioi; Natura Ingurune eta Nekazaritza Sailak, 79 milioi; Euskara, Kultura eta Kirol Sailak, 70,4 milioi, eta Ogasun eta Finantza Sailak, 69,2 milioi.
Batzar Nagusietako Mahaiak proiektua onartu du ostiral honetan. Alor ezberdinetako diputatuek azaroaren 6tik aurrera azalduko dituzte sail bakoitzeko kontuak, eta aurrekontuak onartzeko osoko bilkura abenduaren amaieran izango dela aurreikusten dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.