EAJk etxebizitza, segurtasun eta osasun arloetako aurrekontu igoera txalotu, eta EH Bilduk negoziatzeko borondate falta kritikatu du
PSE-EEk osasuna eta hezkuntza "aseta" daudela defendatu du, eta PPk zergen igoera salatu du.
EAJk txalotu egin du 2026ko EAEko aurrekontuen proiektuan etxebizitzara, segurtasunera eta osasunera bideratutako partidak "nabarmen" hazi izana. EH Bilduk, berriz, negoziazioan "akordiorako borondate falta" egon dela kritikatu du. PSE-EEk osasuna eta hezkuntza, "gizarteak garatzen dituen bi zutabeak", "ondo aseta" daudela defendatu du, eta PPk pandemiatik zergak % 40 igo direla salatu du.
Radio Euskadiko "Parlamento en las ondas" irratsaioan, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako legebiltzarkideek EAEko 2026ko aurrekontuen proiektuari buruz eztabaidatu dute.
Jonathan Moreno EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, "egonkortasun politikoa eta aurrekontuena oso garrantzitsuak dira herritarren beharrak aurrera ateratzeko", eta herritarren behar horiek markatzen dituzte, hain zuzen ere, aurrekontuetako "hiru lehentasunak": etxebizitza, segurtasuna eta osasuna.
"Hiru esparruetan nabarmen hazi da aurrekontua", berretsi du, eta "negoziazio etapa bat" ireki dela eta "talde guztien ekarpenak jasotzea" espero duela gaineratu du.
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkideak, berriz, "akordiorako borondate falta" kritikatu du, nahiz eta Noël d'Anjou sailburuak eta lehendakariak "kontrakoa irudikatu nahi izan", "ez delako benetako elkarrizketarik izan" aurreko bi bileretan.
Edukiari dagokionez, legebiltzarkideak esan du aurrekontuak ez direla "handitu", "KPIaren igoera ikusten badugu, hazkundea txiki geratzen delako".
Etxebizitza alorreko inbertsioei dagokienez, Etxebizitzaren Plan Zuzentzaileak "BPGaren % 1,5 etxebizitzan inbertitzea" aholkatzen duela azpimarratu du, eta horrek "mila milioi euroko" igoera ekarri beharko lukeela; beraz, proposatutako 20 milioi euroko igoera "ez da inola ere iristen", eta igoera horrek "higiezinen espekulatzaileen esku" buka dezakeela-eta, kezkatuta agertu da.
Estibaliz Canto PSE-EEko legebiltzarkidearen ustez, osasunean eta hezkuntzan izandako hazkundeak, "guztira 5.000 milioi euro baino gehiago" biltzen dituen hazkundeak, "ondo aseta" uzten ditu "funtsezko bi zutabe".
Etxebizitzari dagokionez, Denis Itxaso sailburua "oso arduratuta" dagoela eta lanean "buru-belarri" ari dela azaldu du.
Laura Garrido PPko legebiltzarkideak kritikatu du "azken ekitaldietako aurrekontu eredu bera" dela, eta horrek "emaitza berak" lortzea ekarriko duela.
Horren ustez, gastuaren igoera "klase ertainaren kontura" egiten da; izan ere, 2020tik "% 40" igo dira zergak, eta hori "enplegua sortzearen, gure ekonomia sustatzearen eta, batez ere, familien une honetako zama arintzearen aurka doa".
Amaia Martinez Voxeko parlamentariak adierazi duenez, diru-sarrerak "zorpetze gehigarri" baten ondorio dira, "ia mila milioi eurokoa", eta "horrek esan nahi du gobernuak dituen diru-sarrera arruntekin ez dela iristen aurreikusitako gastu horiei erantzuteko".
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zela.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.