Epai zain geratu da fiskal nagusiaren aurkako epaiketa
Azken saioan, Garcia Ortizen defentsak berretsi du Alberto Gonzalez Amador enpresaburua dela "benetako filtratzailea". Akusazioek, berriz, salatu dute fiskal nagusiak prentsa erabili zuela, herritarren artean iritzi bat sortzeko.
Epai zain geratu da Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa Auzitegi Gorenean. Sekretuak argitara ematea leporatzen diote, iaz, Alberto Gonzalez Amadorri —Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekidea— buruzko mezu elektroniko bat ustez filtratu zuelakoan. Mezu horretan, Ogasunaren aurkako bi delitu egin izana aitortzen zuen Gonzalez Amadorren abokatuak, akordio bat ixtea helburu.
Gaurko azken saioan, fiskal nagusiaren defentsak bere bezeroaren errugabetasuna defendatu du eta Gonzalez Amador jo du "benetako" filtratzailetzat. Akusazioek, berriz, Ministerio Publikoaren buruari leporatu diote hedabideak "erabiltzea", enpresaburuaren aurkako iritzia zabaldu eta "herri-epai" bat ezartzeko.
Sei saiotan banatuta, 40 lekukok baino gehiagok deklaratu dute Andres Martinez Arrieta buru izan duen epaimahaiaren aurrean. Sei urteko espetxea, 12 urterainoko inhabilitazioa eta 400.000 euroko kalte-ordaina eskatzen dituzte auzipetuarentzat.
Defentsaren izenean, Jose Ignacio Ocio Estatuko abokatuak hartu hitza: "Fiskal nagusia errugabea da", berretsi du, azken txostena aurkeztu duenean. Bere hitzetan, Ayusoren bikotekidea bera da filtrazioaren "benetako" egilea. Kazetari batekin hitz egin omen zuen, filtrazioa argitaratu zeneko goiz hartan (martxoaren 13an), eta fiskaltzarekin akordioa negoziatzen ari zirela jakinarazi zion.
Akusazioek, berriz, bereari eutsi diote. Esan dute "zantzuak" badaudela, joan den urteko otsailaren 2an, Garcia Ortizek mezu elektronikoa hedabide bati filtratu ziola baieztatzeko. Helburua ei zen, gaineratu dutenez, hurrengo egunean ohar bat kaleratzea, Gonzalez Amadorrek delitu fiskalak aitortu zituela esanez.
Fiskal nagusiak ez du baliatu, gaur, hitza hartzeko azken aukera.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.