Juntsen abstentzioak Sanchezen Gobernuari arnasa eman dio, nuklearrei buruzko bozketan
Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu eta hamar egunera, Carles Puigdemonten alderdiak PPren zuzenketa batek aurrera egitea eragotzi du. Txalo zaparrada batekin eratzun dute PSOEko diputatuek.
Miriam Nogueras (Junts), gaur, Kongresuan. Argazkia: EFE
Juntsen abstentzioak arnasa eman dio, gaur, Pedro Sanchezen Gobernuari, Kongresuan nuklearrei buruz egin den bozketan. Mugikortasun Iraunkorraren lege-proiektuari Alderdi Popularrak jarritako zuzenketa bota dute atzera: Almaraz, Asco I eta Cofrenteseko zentral nuklearren "behin betiko itxiera data" kentzea eskatzen zuten popularrek.
Ikusmina zegoen, orain hamar egun Juntsek Sanchezen Exekutiboarekin haustura formalizatu zuenetik, gaurkoa zelako lehendabiziko bozketa. Pozik hartu dute emaitza diputatu sozialistek, eta txalo zaparrada batekin erantzun dute.
Gainera, Europar Batasuneko abokatu nagusiak Amnistia Legearen bidezkotasuna berretsi duen egunarekin bat egin du Kongresuko bozketak, eta albiste hori ere baliatu dute PSOEko kideek, "egun ona" izan dela nabarmentzeko.
Zuzenketaren alde 171 kidek bozkatu dute (PP, Vox eta UPN); 172k, kontra (PSOE, Sumar, ERC, EH Bildu, PNV eta talde mistoko gehienak); eta zazpi abstenitu egin dira (Junts).
Bozketaren ondoren, Miriam Nogueras Juntsek Kongresuan duen eledunak argitu du bere alderdiaren jarrera ez dela ezertan aldatu. "Bakarren batek uste badu hau garaipen bat dela, porrota handiagoa izango da", esan du.
Abstenitzeko arrazoien artean, PPren zuzenketa ondo planteatu gabe egotea aipatu du. Halaber, azaldu du popularrak ez direla eurekin harremanetan jarri, babesa eskatzeko. "Baliteke Extremadurarako zuzenketa egokia izatea, baina ez Kataluniarako".
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bilduk Guardiako EAJko alkatearen aurka jarritako salaketa
"Presio-estrategia politiko" kanpaina bat egitea leporatu dio alkateak koalizioari.
Bengoetxea, EHUko errektorea: "Ikasle-mugimenduari eskatu diogu ez erortzeko probokazioetan"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak zentzuz jokatzeko eta probokazioetan ez erortzeko deia egin du. Ikasle-antolakundeekin harremanetan jarri dela adierazi du, eta Voxen jokoari ez jarraitzeko eskatu die, baina, horren ustez, "libre dira nola jokatu nahi duten erabakitzeko".
Santurtziko Udalak Fiskaltzari helarazi dio Udaltzaingoaren azterketen ustezko filtrazioaren kasua
Segurtasun arloko zinegotzi ohi Sonia Lopezen mezu elektronikoak aztertu ondoren, gertakariak Bizkaiko Fiskaltzaren aurrean aurkezteko izapideak hasteko erabakia hartu du gobernu-taldeak.
Aitor Esteban estatus berriaren itunaz: "Duela pare bat aste itxaropentsu nengoen, orain zalantzak ditut"
"Egun on" saioan Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak esan duenez, "duela pare bat aste itxaropentsu" zegoen estatus berria adosteko aukeraren aurrean, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren arteko hiruko elkarrizketak ikusita, baina "orain zalantzak" ditu. "Ateak irekita daudela dirudienean, ustekaberen bat gertatzen da", adierazi du.
ETAko preso batzuek jasotako espetxe baimen eta gradu aldaketaren inguruko eztabaida izan da gaur Legebiltzarrean
ETAko presoei mesede-tratua ematea leporatu diete Javier De Andres Euskadiko PPko buruak eta Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Imanol Pradales lehendakariari eta Maria Jesus San Jose Justizia sailburuari.
Gazteria Legea aldatzeko proposamena erregistratu dute EAJk eta PSE-EEk, adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko
Presazko prozeduraren bitartez erregistratu dute, eta bi hilabeteko epean aldaketak indarrean egotea aurreikusten du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.
Zupiriak “zentzuz” jokatzeko eskatu du, Voxek Gasteizen deitutako ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten ekitaldia” izango da, “15 lagunek deituta”.
Aldakako ebakuntza egingo diote berriro Aburtori, martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguru beharko du osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".