TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia ofiziala Parisera, antiabortisten kontrako epaiketaren bigarren eguna eta Zelenski Madrilen

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

El Lehendakari, Imanol Pradales



REMITIDA / HANDOUT por IREKIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/11/2025
Imanol Pradales lehendakaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Lehendakariaren bidaia ofiziala Parisera: Imanol Pradales lehendakariak bidaia ofiziala egingo du Parisera gaur biharretan “Euskadi eta Frantziaren arteko harreman instituzionalak, europarrak eta kulturalak indartzea” helburu. Bi eguneko egonaldian, goi mailako arduradun politiko, akademiko eta kulturalekin bilduko da, nazioartean EAEren presentzia sendotzeko.

- Antiabortisten kontrako epaiketaren bigarren eguna: Gasteizko Askabide klinikaren aurrean protestak egiteagatik epaitzen ari diren 21 antiabortistek deklaratuko dute gaur, epaiketaren lehen egunean langile eta pazienteek jazarpena salatu eta gero. Fiskaltzak bost hilabeteko espetxealdia edo komunitatearen aldeko lanak egitea eskatu du akusatuentzat. 

- Zelenski Madrilen: Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea Espainiara joango da laguntza militarra lortzeko asmoz. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearekin ez ezik, arma industriako hainbat ordezkarirekin elkartuko da. 

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X