Epaileak aske utzi du Santos Cerdan, kartzelan ia bost hilabete eman ostean
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuak Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohia aske uztea erabaki du, frogak suntsitzeko arriskua "asko murriztu" dela iritzita.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak asteazken honetan espetxetik irtetean salatu duenez, "gezurrak" eta "manipulazioak" zabaldu dituzte haren inguruan, eta senideen eta lagunen babesa eskertu ostean, "egia gailentzea eta azkenean egia horrekin justizia egitea" espero duela azpimarratu du.
Horrela hitz egin du Soto del Realeko (Madril) espetxetik atera ostean, 19:15 aldera, bera ikertzen ari den epaileak aske uztea erabaki ostean, ia bost hilabete behin-behineko espetxealdian eman ondoren.
"Esan nahi dudan lehenengo gauza da gezur asko zabaltzen ari direla eta manipulazio asko dagoela niri buruzko bi txostenen interpretazioari dagokionez. Nik uste dut egia gailenduko dela eta azkenean egia horrekin justizia egingo dela", esan die Cerdanek zain zituen kazetariei.
Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratuak Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohia aske uztea erabaki du gaur, frogak suntsitzeko arriskua "asko murriztu" dela iritzita. Hori izan zen kartzelara bidaltzeko arrazoi nagusia ekainaren 30ean.
Puentek, kartzelaren ordez, Jose Luis Abalos ministro ohiak eta haren aholkulari ohi Koldo Garciak dituzten neurri berak ezarri dizkio. Kautelazko neurri gisa, hamabost egunez behin epaitegian agertzea eta Espainiatik irteteko debekua ezarri dio, pasaportea kenduta.
Epaileak adierazi duenez, Cerdanek froga-iturri garrantzitsuak ezkutatu, aldatu edo suntsitzeko arriskua oso handia zen espetxera bidali zuenean, baina "orain arte egindako ikerketaren ondorioz" arrisku hori "murriztu" egin da. Guardia Zibilaren UCO unitateak argitaratutako azken txostenaren arabera, Accionari esleitutako obra bakoitzeko % 2ko eskupekoa jasotzen zuen Servinabarrek. Guardia Zibilak ekainean egindako miaketa batean atzemandako kontratu baten arabera, PSOEren Antolakuntza idazkari ohiak 2016an Servinabar enpresaren % 45 bereganatu zuen, 6.000 euroren truke.
Magistratuak nabarmendu duenez, haren aurka zeuden "zantzu argiak indartu" diren arren, horrek ez du berez justifikatzen behin-behineko espetxealdiari eustea, eta horregatik eman du aske uzteko agindua.
Buruzagi sozialista ohiari talde kriminaleko kide izatea, eraginen trafikoa eta eroskeria leporatzen dizkiote.
Cerdanek lau hilabete eta 20 egun eman ditu Soto del Realeko espetxean, eta bost alditan eskatu dio Auzitegi Gorenari aske uzteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".