Manifestazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi: "Ziurtasuna gara bizi dugun garaiotan, eta etorkizunaren bermea Euskal Herriko gehiengo sozialentzat"

EH Bilduko idazkari nagusiaren hitzekin amaitu da gaur arratsalderako Bilboko kaleetan deituta zegoen manifestazioa. Otegik esan du euskal herritarren aurrean duten konpromisoetako bat dela “hartu beharreko erabaki politiko eta instituzional guztiak hartzea”.

 

 

Iragarkia
18:00 - 20:00

30.000 lagun inguru atera dira kalera Bilbon, EH Bilduk deituta, Euskal Herriaren "nortasun nazionala eta subiranotasuna" aldarrikatzeko eta gurea "erresistentzia gune antifaxista" dela azpimarratzeko.

"Euskal Herria askatasun haizea" leloa lagun, faxismoaren aurkako aldarria zabaldu dute manifestariek, eta frankismoak hil zituen pertsonak izan dituzte oroimenean.

BILBAO, 22/11/2025.- Un momento de la manifestación antifascista convocada este sábado por EH Bildu en Bilbao. EFE/ Luis Tejido

La marcha "antifascista" ha partido de la plaza de La Casilla pasadas las 17:30 horas tras hacer sonar la adarra, con representantes de esa formación portando la pancarta como Oskar Matute, Peio Otxandiano, Arkaitz Rodríguez y Arnaldo Otegi, que ha intervenido en el acto celebrado al finalizar el recorrido ante el Ayuntamiento.

Casilla plazatik atera da protesta, 17:30 jota zeudenean, adarraren soinua entzun ostean. Pankartan zihoazen Oskar Matute, Peio Otxandiano, Arkaitz Rodriguez eta Arnaldo Otegi, eta atzetik Txiki eta Otaegiren senitartekoak, besteak beste.

Manifestazioan, Estatu terrorismoaren biktima izan ziren Santi Brouard eta Josu Muguruza ere izan dituzte gogoan.

 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hitza hartu eta batera, Otegik ziurtatu du erregimen frankistak "erreformaren mugak lotuta" utzi zituela, eta trantsizioaren arauak trukatuta zeudela "nazio gailentasuna sendotzeko", alegia, "espainiar nazio bakarrari, kapitalismoari eta 40 urteko diktadura babesu zuten sektoreei indarra emateko".

Horiek horrela, "arau horiek aldatzeko" eta "agertoki berri bat eraikitzeko" deia egin du. Alabaina, bizi dugun une historikoak dituen arriskuez ohartarazi du, "gure erakundeak, autogobernua eta hizkuntza arriskuan daudelako".

“EH Bildu-EH Bai gero eta sektore zabalagoen esperantza bilakatu da. Euskal Herriko lehen indar politikoa, gara, eta prest gaude eman diguten konfiantza horri kemenez eta arduraz erantzuteko. Ez dizuegu hutsik egingo. Ziurtasuna gara bizi dugun garaiotan, eta etorkizunaren bermea Euskal Herriko gehiengo sozialentzat”, adierazi du Otegik.

Zentzu horretan, aurreratu du euskal herritarren aurrean duten konpromisoetako bat dela “hartu beharreko erabaki politiko eta instituzional guztiak hartzea”, bai eta herria siglen gainetik jartzea ere, “autoritarismoa gelditzeko bidean”.

Halaber, nabarmendu du EH Bildu ez dela anbiguotasun politikoan eroriko eskuineko indarren autoritarismoaren aurrean. “Gure esku badago, eskuin muturrak ez du inon eta inoiz aginduko”, esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X