ESTATUKO FISKAL NAGUSIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teresa Peramato Estatuko fiskal nagusi izendatu dute, Alvaro Garcia Ortizen ordez 

Espainiako Aldizkari Ofizialak Garcia Ortizen kargugabetzea eta Peramatoren izendapena argitaratu ditu. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren babesa jaso eta Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen agertu ondotik, Ministroen Kontseiluak Estatuko fiskal nagusi izendatu zuen atzo.

(Foto de ARCHIVO)

La fiscal de la sala de violencia contra la mujer Teresa Peramato interviene durante una mesa redonda en la entrega de los premios de la IV edición por el compromiso de agentes e instituciones en la lucha contra la violencia de género, en la Escuela Técnica Superior de Ingenieros Navales, a 22 de noviembre de 2024, en Madrid (España). Los premios tienen cinco categorías y se entregan con motivo del Día contra la Violencia de Género, el próximo 25 de noviembre.



Gustavo Valiente / Europa Press

22 NOVIEMBRE 2024;GUARDIA CIVIL;PREMIOS;ENTREGA

22/11/2024
Teresa Peramato. Artxiboko argazkia: Europa Press

Gaurtik aurrera Teresa Peramato da Estatuko fiskal nagusi berria, eta Alvaro Garcia Ortiz ordezkatuko du, Espainiako Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur argitaratu baititu Garcia Ortizen kargugabetzea eta Peramatoren izendapena. 

Pasa den azaroaren 24an dimisioa eman zuen Garcia Ortizek, Auzitegi Gorenak Estatuko fiskal nagusi kargurako bi urteko inhabilitazioa ezarri ostean, Alberto Gonzalez Amador Isabel Diaz Ayusoren bikotekideari buruzko informazio konfidentziala filtratzeagatik. 

Atzo Auzitegi Gorenak argitaratutako epaiaren arabera, Gonzalez Amadorren abokatuaren mezu elektronikoa filtratzeagatik eta Fiskaltzak 2024ko martxoaren 14an bidalitako prentsa oharragatik zigortu du. "Estatuko fiskal nagusiak ezin dio faltsua den albiste bati delitua eginez erantzun", jasotzen du epaiak. 

Kargurako bi urteko inhabilitazioa ez ezik, 7.200 euroko isuna eta 10.000 euroko kalte-ordaina ere ezarri dio. 

Peramatoren izendapena

Halaber, Espainiako Aldizkari Ofizialak Teresa Peramato Estatuko fiskal nagusi berriaren izendapena argitaratu du, atzo Ministroen Kontseiluak onartu ostean. 

Peramatok kargua hartu aurreko izapide guztiak gainditu ditu. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren babesa jaso ondotik, Diputatuen Kongresuko Justizia Batzordearen agertu zen bere merituak azaldu eta kargurako egokia zela defendatzeko, eta, azkenik, atzo Ministroen Kontseiluak Estatuko fiskal nagusi izendatu zuen.

Karrerako fiskala da 35 urte daramatza fiskaltzan, eta eragile juridikoek "aho batez onartu" dute. Ibilbide luzea du, genero indarkeriaren aurkako borrokan nagusiki. Izan ere, arlo horretako espezializazio judizialaren "bultzatzaile handienetakotzat" jotzen da.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X