Herritarren Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Podemos Euskadik esan du lortzen dituen akordioak gehiengoaren eskubideak bermatzeko direla

Richar Vaquero koordinatzaileak Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu; izan ere, Aldundia eta Elkarrekin Podemos-IU akordio bat lortzear daude. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du.

SAN SEBASTIÁN, 13/12/2025.- El secretario general de Podemos Euskadi, Richar Vaquero, ha inaugurado este sábado en San Sebastián la reunión del Consejo Ciudadano Autonómico de su formación. EFE/Javier Etxezarreta
Richar Vaquero, Podemos Euskadiko koodinatzailea. Argazkia: EFE

Richar Vaquero Podemos Euskadiko koodinatzailearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako akordioek honako mezu hau zabaltzen dute: "Diru publikoa ez dago gutxi batzuen irabaziak gizentzeko, gehiengoaren eskubideak bermatzeko baizik".

"Beste batzuek aberastasun handien eta korporazioen pribilegioak defendatzen dituzten bitartean, guk Euskadiko gehiengo sozialaren beharrak jarri ditugu mahai gainean", esan du Vaquerok bere alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren bileran.

Bere hitzaldian, Vaquerok bere alderdiak Gipuzkoako Foru Gobernuarekin (EAJ eta PSE-EE) aurrekontuen inguruan lortutako ituna izan du hizpide, eta, besteak beste, "jendearentzat oso baliotsuak diren gauzak adosteko" eta "zaintza sistema indartzeko" balio izan duela azpimarratu du.

Era berean, Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu, Aldundia eta Elkarrekin Podemos IU akordio bat lortzear daudelako, horren hitzetan. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du, eta Podemosek ez duela "edozer" sinatuko ohartarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Eba Blanco EA Eusko Alkartasuna Ricardo Burutaran
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAn primarioak deitzeko eskatuz Maiorga Ramirezek jarritako alegazioa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak

Justiziak arrazoia eman dio Eusko Alkartasunari eta hortaz ez du hauteskunde primarioetarako deialdirik egin beharko. Eba Blanco EAko idazkari nagusiak azpimarratu duenez,  bera buru duen zuzendaritzak" barne demokrazia eta legea betez jardun du". Bestalde, Blancok iragarri du ez duela karguan jarraituko aurten egin behar den ohiko kongresutik aurrera.

Aitor Esteban Euskadi Irratian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Ez dago arrazoirik Getxoko alkatearen dimisioa eskatzeko, ez dago ikerketapean"

Aitor Esteban EBBko lehendakariak Euskadi Irratian azaldu duenez, eskura duten inofmazioaren arabera, "alkateak ez zuen inoiz eraikina botatzeko baimenik eman" eta promotoreari leporatu dio ekintza hori. Udalean "dena egin da legearen barruan" bere hitzetan, baina ziurtatu duenez, bestelako informaziorik ateratzen bada, eurak izango dira "lehen interesatuak gauzak argitu daitezen". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X