PALESTINAREN ALDEKO PROTESTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske utzi dute CAFen aurkako protestan atxilotutako laguna

Protesta larunbat eguerdian egin zuten, Bilboko erdigunean, CAF euskal enpresari Israelekin dituen kontratuak bertan behera uztea eskatzeko. Protestan, lau ertzain eta manifestari batzuk zauritu ziren.

Tranbiaren zerbitzua eten dute protesta batekin.
Argazkia: Orain.eus

CAFen aurkako protestan atxilotutako laguna aske utzi dutela jakinarazi du Segurtasun Sailak. 

Bien bitartean, Ertzaintzaren hitzetan atxiloketa eragozten saiatu ziren manifestariak identifikatu nahian ari dira agenteak. 

Protesta larunbat eguerdian egin zuten, Bilboko erdigunean, CAF euskal enpresari Israelekin dituen kontratuak etetea eskatzeko. Lau ertzain eta hainbat manifestari zauritu ziren.

Poliziaren esku-hartzearekin amaitu zen mobilizazioa eguerdian egin zen, Plaza Biribilean. Bertan bildutakoak, bandera palestinarrak aldean zituztela, tranbiaren errailen gainean etzan ziren, eta tranbia, autobus eta autoei pasabidea blokeatu zieten.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X