Otxandiano, Guggenheim Urdaibai proiektua atzera bota izanaren harira: "Errealitatea gainetik pasa zaio EAJri"
EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak dei egin du eskarmentua hartzeko eta modu "bertikalistan" gobernatzeari uzteko. Sumar mugimenduak, berriz, "gehiengoaren sentimendua nagusitu" dela uste esan du eta gizarte zibila zoriondu du.
Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak txalotu egin du Guggenheim Fundazioak Urdaibaiko biosferan museo bat eraikitzeko ideia alde batera utzi izana. "Erabaki zuzena hartu du, zentzu komuna nagusitu delako", esan du.
Otxandianoren arabera, ez zegoen ez kultur proiekturik ez ingurumen proiekturik, “zegoena zen turismo eredu baten aldeko apustu ekonomikoa", kritikatu du. Azpimarratu duenez, eredu horrek ondorio "oso ezagunak" ditu euskal gizartean: "Gentrifikazioa, etxebizitzaren prezioen igoera, masifikazioa". Era berean, eskualdeko "gehiengoa" proiektu honen aurka zegoela gogoratu du.
Horregatik guztiagatik, "zentzu komuna" nagusitu dela uste du, eta errealitatea "EAJren gainetik" igaro dela. Era berean, etorkizunera begira lezioak ateratzeko deia egin du, hala nola modu "bertikalistan" gobernatzeari uztea. Hala, azaldu duenez, "gauzak ezin dira bai ala bai egin, eta are gutxiago eragin eta dimentsio hau duten proiektuak direnean. Horrelako gauzak jendearekin egin behar dira, gizarteari etorkizunera begira egin behar ditugun apustu sozial eta ekonomikoen partaide egin behar zaio ".
EH Bilduko bozeramaileak adierazi duenez, proiektu batzuek "agortuta dagoen garapen eredu bati erantzuten diote", eta krisi klimatikoaren testuinguruan, azpiegitura eta proiektu jakin batzuk "zalantzan" jartzeko unea iritsi dela gogoratu du. Hala ere, eskualdeak garapen sozioekonomikorako estrategia bat behar duela azpimarratu du.
Otxandianok adierazi duenez, gatazka hau konpontzeko balio izan duen entzute prozesua tresna baliagarria izan daiteke garapen sozial edo ekonomikoarekin zerikusia duten proiektu jakin batzuekin lotutako beste eremu batzuetan: "Iruditzen zaigu oso tresna erabilgarria izan daitekeela trantsizio energetikoaren auzian aplikatzeko, edo krisi klimatikoaren testuinguru honetan gure lurraldeak hartu behar dituen askotariko trantsizioetan, hala nola elikadura burujabetzan, bioaniztasunaren babesean edo gure lurraldea klima aldaketara egokitzean".
Sumarrek gizarte zibila zoriondu du
Alba Garcia Suma Mugimenduako koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, proiektua bertan behera utzita, "herritarren gehiengoaren sentimendua nagusitu da". Sare sozialen bidez, Garcia pozik agertu da "Urdaibain ez delako Guggenheimik egongo", eta zorionak eman dizkio "proiektu hau geldiaraztea bultzatu duen gizarte zibilari". "Entzun dezatela, ozen eta argi, herritarrei entzungor egin dietenek", amaitu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.