Arabako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuen proiektua onartu dute, EAJren, PSEren eta Elkarrekin Podemos-IUren botoekin
Datorren urterako aurrekontuak onartu egin dira Elkarrekin Podemos-IUren babesaren ostean, osoko zuzenketa kendu eta Foru Gobernuarekin akordio batera iritsi baitzen, Arabako egoitza pribatuen inguruan ados jarri ondoren.
Arabako Batzar Nagusiak. Artxiboko argazkia: Europa Press
Arabako Batzar Nagusiek 2026rako aurrekontuen proiektua onartu dute ostiral honetan, EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU alderdien aldeko botoekin eta PP, EH Bildu eta Vox alderdien ezezkoarekin. Onartu ostean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak EH Bilduren jarrera "prepotentea" salatu du, eta PPri "etengabeko konfrontazioan" egotea leporatu dio.
2026rako foru aurrekontuen proiektua aurrera atera da Elkarrekin Podemos-IUren babesarekin; izan ere, aurreko astean osoko zuzenketa erretiratu zuen, eta Arabako egoitza pribatuen inguruan akordioa lortu zuen Foru Gobernuarekin.
Testuinguru horretan, Itziar Gonzalo Ogasuneko foru diputatuak Osoko Bilkuran adierazi duenez, proiektua "indartu egin da lortutako akordioaren ondoren, horren irismena zabaltzen duten ekarpenekin, eta egonkortasunerako bokazio argiarekin".
Era berean, Iñaki Ruiz de Galarreta EAJko bozeramaileak "hiru alderdi ezberdinen arteko akordioa" goraipatu du, "kasu batzuetan kontrajarriak diren ikuspegiekin, baina herritarren ongizatea hobetzeko borondatearekin".
Bestalde, Josu Lopez PSE-EEko bozeramaileak adierazi du aurrekontu hauek baliabide publikoak "ordenatzea, lehenestea eta erabiltzea" helburu dutela, "Arabako herritarren bizi-maila mantendu eta hobetzeko".
Ildo horretatik, Elkarrekin Podemos-IUko bozeramaile David Rodriguez pozik agertu da lortutako akordioarekin, eta aurrekontuek "aurrerakoiagoa den norabidea" hartu dutela txalotu du, haiekin lortutako bost akordioen harira.
Horien artean, honako hauek nabarmendu ditu: Arabako egoitza pribatuen hitzarmena bultzatzea, datozen hiru urteetarako ia zortzi milioi eta erdi euroko zuzkidura izango duena; etxebizitza eskuratzeko neurriak bultzatzeko 12 milioi euroko partida; etxegabetasun-egoeran bizi diren pertsonentzako foru-baliabide berri baterako 2,7 milioi euro; edota 20 urtetik beherako ikasleentzako foru-garraioaren doakotasunerako partidak.
EH Bildu, PP eta VOX, kontra
EH Bilduren arabera, ordea, aurkeztutako aurrekontuak "ez dira nahikoak", eta Aldundiaren "politikak birbideratzen jarraitzeko aukera galdu da", adierazi du Eva Lopez de Arroyabe bozeramaileak. "Norabide horrekin argi geratu da Aldundiak, beste behin, ez duela argi politika publikoetarako norabide zehatzik, Arabak gehiago behar duen unean", azpimarratu du.
Iñaki Oyarzabal PPren bozeramaileak adierazi duenez, akordio horrek "gastu ideologikoa" eta "aurrekontu oker eta huts eginetan eragina duten errezetak" dakartza. Horren esanetan, diru-bilketaren igoera "ez da batere arrakastatsua", eta Aldundiaren arazoa ez da baliabideena, "kudeaketa txarrarena" baizik.
Azkenik, Jonathan Romero Voxeko bozeramaileak esan du aurrekontuak "okerragoak, erradikalagoak eta ideologikoagoak" direla. "Partida berriak sartu dira, ezker muturraren obsesioei erantzuten dietenak, baina Arabako benetako beharrizanei erantzuten ez dietenak", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiaren kontrako neurrietan jaso izana baloratu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (arantzelarioa eta energetikoa) jasan duten industria-enpresentzako neurri espezifikoak hartzea.
EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.