Abalos eta Koldo herri-epaimahai batek epaitzea baztertu du Auzitegi Gorenak
Leopoldo Puente epailearen arabera, ikertzen ari diren delituak Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak badira ere, Abalos foruduna da, eta horregatik hartu du Auzitegi Gorenak auzia bere gain.
Jose Luis Abalos eta Koldo Garcia. Artxiboko argazkia: Europa Press
Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministro ohi sozialista eta Koldo Garcia —Abalosen aholkuari izandakoa— herri-epaimahai edo zinpeko epaimahai batek epaitzea baztertu du Leopoldo Puente 'Koldo auzia'ren ardura duen Auzitegi Goreneko instrukzio epaileak.
Asteazken honetan jakinarazitako auto batean, beste aukerak baztertu ditu.
Halaber, gogora ekarri du pasa den azaroaren 3an "jarraitu beharreko prozedura" zehaztu zuela eta orduan bietako inork ez zuela helegiterik aurkeztu.
Puente epailearen arabera, ikertzen ari diren delituak Auzitegi Nazionalaren eskumenekoak badira ere, Abalos foruduna da, eta horregatik hartu du Auzitegi Gorenak auzia bere gain.
Abalosen defentsa abokatuak instrukzio epaileari egindako eskariak jasotzen duenez, leporatzen zaizkion delitu nagusiak herri-epaimahai batek epaitu ditzake: eroskeria, eraginen trafikoa eta dirua bidegabe erabiltzea.
Carlos Bautista Abalosen abokatuaren arabera, bi delitu baino ez daude herri-epaimahaien eskumenetik kanpo: erakunde kriminal baten kide izatea eta informazio pribilegiatua erabiltzea. Dena den, delitu gehienak herri-epaimahaiaren eskumen eremuan sartzen direla nabarmendu du.
Auzitegi Gorenak datorren urtarrilaren 15ean erabakiko du Abalos eta Garcia epaiketa egin bitartean behin-behinean aske uzten dituen ala ez —espetxean daude pasa den azaroaren 27az geroztik—.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.