Donostiak ahalik eta gehien mugatu ditu hotel eta ostatu turistikoen lizentziak
Udalak lurzoruaren bizitegi-erabilera babestu du, etxebizitzarako sarbidea lehenesteko eta auzoetara hedatzea saihesteko.
Donostiako Udalak behin betiko onartu du Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa, hirian erabilera turistikoko hotel, apartamentu eta etxebizitzen lizentziak ahalik eta gehien murrizteko.
Jon Insausti alkateak azaldu duenez, “etxebizitza eskubidearen inguruko herritarren ezinegonari” erantzuten dio neurriak, “etxebizitzak bizitzeko" direla eta egungo eskaintza turistikoa “honezkero nahikoa" dela abiapuntu hartuta. Erreformak mugatu egiten du plaza turistiko berriak sortzea lege-esparruaren barruan, eta bizitegi-lursailak babesten ditu, bizilekuak egitea aurreikusita dagoen tokietan ostatuak ezartzea eragozteko.
Zenbait auzotan (Antigua-Ondarreta, Ategorrieta-Ulia, Erdialdea, Gros eta Ibaeta) ostatu-erabilera berriak erabat etetea ezartzen du araudiak. Hiriaren gainerakoan, hirugarren sektoreko partzelen % 10ean bakarrik baimenduko da erabilera hori, eta hori gutxieneko salbuespen bat izango da, lege-arazoak saihesteko.
Alde Zaharra aldaketa horretatik kanpo geratzen da, eremu asea dela jotzen delako, eta 2020tik indarrean dagoen araudiari eutsiko zaio. Lurzoru urbanizaezineko kanpin, nekazaritza-turismo eta landetxeei ere ez die eragiten. Testua behin betiko onartuko dute urtarrileko udal batzarrean.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik