EH Bilduk bat egin du larunbaterako Sarek deitutako manifestazioarekin, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu
Koalizioaren hitzetan, "arrazoi politikoengatik espetxean, erbestean edo deportatuta" dauden euskal herritarren egoerak "konpondu gabe jarraitzen du", eta beharrezkoa da presoei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" bertan behera uztea.
Iazko urtarrilean egin zen manifetazioa. Argazkia: Sare
Sare plataformak deituta euskal presoen eskubideen alde larunbat honetan Bilbon egingo den manifestazioarekin bat egin du EH Bilduk, eta herritarrak parte hartzera deitu ditu. Koalizioaren hitzetan, "preso, iheslari eta deportatuen egoerari behin betiko konponbidea ematea" beharrezkoa da, "elkarbizitza iraunkor eta osasungarri baten bidean".
17:00etan abiatuko da, Casillatik, ‘Ezin da gehiago luzatu’ goiburupean egingo den martxa. "Urte honetako leloak adierazten duen moduan, oraindik orain, ehundik gora euskal herritarrek jarraitzen dute espetxeratuta eta 17 iheslari zein deportatu milaka kilometrotako urruntasunean barreiaturik", nabarmendu du EH Bilduk ohar batean.
"Elkarbizitza demokratikoaren norabidean", azken urteetan "euskal jendarteak bide oparoa" egin duela uste du koalizioak, eta, horren ondorioz, "gero eta gehiago dira etxerako bidea abiatu duten euskal preso zien erbesteratuak". "Baina, oraindik, agerikoa da salbuespenaren neurria ezartzen jarraitzen zaiela. Beraz, bidea egiten jarraitzea beste aukerarik ez dugu, salbuespen neurriak etenarazi eta preso, iheslari eta deportatuen errealitatearekin behin betiko amaitzeko", erantsi dute idatzian.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik