Txillardegiren omenezko horma-irudiari eraso egin diote Donostian
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle eta politikariaren semeak eman du horren berri, aitari Donostiako Antigua auzoan egingo dioten omenaldiaren bezperan.
Horma-irudiaren gainean pintaketa egin dute pintura gorria erabiliz. Argazkia: @JosebaAlvarez
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi idazle, hizkuntzalari eta politikariaren omenez Donostian dagoen horma-irudiari eraso egin diote, Joseba Alvarez semeak X sare sozialean salatu duenez. Egun seinalatuan egin dute pintaketa, asteon beteko baitira 14 urte Txillardegi hil zela. Hori dela eta, bihar bertan omenaldia egingo diote jaioterrian.
Txillardegiren aurpegiaren gainean pintaketa egin dute pintura gorria erabiliz. Joseba Alvarezen esanetan, erasoa "euskaldunon aurkako oldarraldiaren beste kapitulu bat" da, eta faxismoari muga jartzeko beharra azpimarratu du sare sozialetan.
Urtarrilaren 14an beteko dira, hain justu, 14 urte Alvarez Enparantza hil zela, eta Txillardegi Liburutegia Kultur Ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu urtemuga ospatzeko. Nagusia bihar, igandearekin, egingo dute Antigua auzoko Txillardegi plazan, 12:00etan.
Zure interesekoa izan daiteke
EAJren oinarriek gaurtik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik