Francori eta Molari emandako ohorezko tituluak baliogabetuko dituzte Arabako Batzar Nagusiek
EH Bildu, EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek foru arau proposamen bat aurkeztu dute, diktadoreari eta militarrari emandako probintziako aita eta ohorezko diputatu nagusia tituluak kentzeko.
Francisco Franco diktadorea, artxiboko irudi batean.
Arabako Batzar Nagusiek izapideak hasi dituzte Francisco Franco diktadoreari emandako probintziako aita eta ohorezko diputatu nagusia ohorezko izendapenak eta Emilio Mola generalari emandako probintziako aita titulua formalki eta behin betiko baliogabetzeko.
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin Araba taldeek atzo erregistratu zuten Foru Arau Proposamena, eta Batzar Nagusietako mahaiak gaur onartu du horren tramitazioa bideratzea.
Memoria demokratikoaren arloan indarrean dagoen araudian —9/2023 Legea, irailaren 28koa, Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzkoa, eta 20/2022 Legea, Memoria Demokratikoari buruzkoa— dago oinarrituta proposamena. "Askatasunen urraketekin zerikusia duten merezimenduengatik" egindako aitortzak bertan behera uztea agintzen du legeak.
Halaber, taldeek aurkeztutako testuan jasota geratu dira bai Batzar Nagusiek eta bai Arabako Foru Aldundiak memoria historikoaren bidean emandako hainbat urrats.
Orain, behin izapidea abiatuta, zuzenean osoko bilkuran eztabaidatuko da proposamena, aurrez batzordetik igaro gabe.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik