Nafarroako Gobernuak autogobernuan aurrera egiteko duen konpromisoa berretsi du Chivitek
Gobernuaren kontrolerako osoko bilkuran, Foru Erkidegoko presidenteak gogorarazi du Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantzari dagokion eskumena eskualdatzea eskatu ziotela Estatuari, iazko abenduan.
Nafarroako Gobernuak autogobernuan aurrera egiteko konpromisoa duela berretsi du Maria Chivite Foru Gobernuko presidenteak, eta horren erakusle da, bere hitzetan, iazko abenduan Lan Ikuskaritza eta Gizarte Segurantza eskumenaren eskualdatzea eskatu izana Espainiako Gobernuari.
Gobernuari egindako kontrol saioan esan du hori Chivitek, Pablo Azcona Gero Baik Foru Parlamentuan duen eledunari erantzunez. Azken horrek nabarmendu du eskualdetzeke dauden transferentziak Nafarroaren esku nahi dituztela, eta bide horretan lan egingo duela bere taldeak. Lehentasuna dela erantsi, eta txalotu egin du Chivitek erakutsitako borondatea.
Hitza hartu duenean, presidenteak adierazi du bera Gobernuan dagoen denboran, aurreko 20 urteotan baino gehiago egin dela aurrera autogobernuan. "Noski, Lorafna foru araua errespetatuz eta leial izanez", gehitu du.
Bestalde, Oscar Chivite Lurralde Kohesiorako kontseilariak aurreratu du Herriarteko Bidaiari Garraioaren Plan Integralean jasota eta oraindik lizitatzeke dauden herriarteko garraio zerbitzuak legealdi honetan martxan egongo direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik