TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Davoseko Foro Ekonomikoa, abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik, eta Oscar sarietarako izendapenak

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

DAVOS (Switzerland), 19/01/2026.- Flags and the logo of the World Economic Forum (WEF) are pictured prior to the 56th annual meeting of the WEF in Davos, Switzerland, 19 January 2026. The meeting under the topic 'A Spirit of Dialogue' brings together entrepreneurs, scientists, and corporate and political leaders in Davos and takes place from 19 to 23 January in Davos. (Suiza) EFE/EPA/GIAN EHRENZELLER

Davoseko Foro Ekonomikoa. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko urtarrilaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Davoseko Foro Ekonomikoa: Imanol Pradales lehendakariak hirugarren eguna du Davoseko foroan, eta gaurkoan Euskadiren eta Nazio Batuen arteko ekitaldi batean parte hartuko du. Euskadik "espazio propioa izango du NBErekin batera egingo den ekitaldi batean, 2030 Agendaren baitan".

- Abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horiak aktibatu ditu haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik. Bizkaian, haizeari dagokion abisua 21:00etatik 24:00etara izango da indarrean haizeguneetan, 100 km/h-tik gorako boladako espero direlako, batez ere mendebaldeko mendi inguruetan. Kostaldean, berriz, lau metro arteko olatuak aurreikusten dira. 

- Oscar sarietarako izendapenak:Hollywoodeko Akademiak 2026ko Oscar sarietarako izendatuak jakinaraziko ditu. Aurten Oscar sarien banaketa ekitaldia martxoaren 15ean egingo da Los Angelesen. 

Zure interesekoa izan daiteke

Senpere-bozak-aitor-sagarzazu-vídeo
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea

160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"

Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X