Xabier Iraola aukeratu dute Sorturen koordinatzaile orokor, Arkaitz Rodriguezen lekukoa jasota
Sorturen koordinatzaile orokor berriak hiru erronka jarri dizkio garai berriari: "euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea eta euskal estatuaren oinarriak eraikitzea". Rodriguez "pozik" azaldu da zortzi urteotan "aurrera egindako urratsengatik".
Gaurdanik Xabier Iraola (Igeldo, 1993) da Sorturen koordinatzaile orokor berria, Arkaitz Rodriguezi erreleboa hartuta. Sortuk Ficoban (Irun) egin duen IV. Kongresua ixteko ekitaldian hartu du kargua Iraolak, militanteen % 96ren babesa eskuratuta. Garai berrian hiru erronka ezarri ditu Iraolak: "euskal proiektu nazionala eraberritzea, politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea eta euskal estatuaren oinarriak eraikitzea".
Koordinatzaile orokor kargua ez ezik, Nazio Idazkaritza ere berritu du Sortuk. Zortzi emakumek eta zazpi gizonek osatuko dute zuzendaritza berria, eta ‘Herri gogoa’ ponentzian jasotakoak izango dituzte gidalerro nagusi. Iraola Ernairen sortzaileetako bat izan zen, eta Sorturen Herrigintzako idazkaria izan da azken bost urteetan
Militanteei eta aurreko Nazio Idazkaritzari eskerrak emanez hasi du bere hitzaldia Iraolak, eta "besarkada beroa" eskaini die "euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen senitartekoei". Ondoren, egungo nazioarteko politikaren argazkia atera nahi izan du, eta "kapitala ala bizitza" atakaren aurrean, Sortuk "bizitza" aukeratzen duela azpimarratu du. Horren harira, Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari ordezkariak Trumpi egindako esker hitzak salatu ditu: "Josu Jonek, kapitala; guk, bizitza", esan du.
Horren hitzetan, "krisi garaiak" dira egungoak, "arrisku handiko garaiak", baina baita "aukera handikoak" ere. "Gaur eta orain, jendarte sozialista baten ortzi muga eskaini beharra dago, egungo sistema politiko-ekonomikoa errotik aldatzeko gai izango dena, eta bizitza eta zaintza erdigunean jarriko dituena", adierazi du. Horren arabera, "klase borroka, borroka feminista eta antiarrazista, azken batean, zibilizazio justuago bat eraikitzea gure herrian nazio askapen prozesuarekin lotua dago".
Sorturen erronkak hizpide, Xabier Iraolak hiru aipatu ditu: "euskal proiektu nazionala eraberritzea; politikaren zentzu eraldatzailearekin birkonektatzea (eskuin-muturraren eskutik politikaren aurkako jarrerak hedatzen ari diren garaiotan); eta euskal estatuaren oinarriak eraikitzea, eremuz eremu estatu gisa pentsatuz eta arituz". Horren ildotik, EH Bildu eta EH Bai koalizioen aldeko "apustua" sendotzea aldarrikatu du.
Azkenik, "euskal nazio askapenerako mugimendua" ahotan, Iraolak belaunaldi berriei egin die deia: "Gu ez gaude gaur hemen beste askok ibili zituzten bide berak ibiltzeko. Gu gaur hemen gaude, honaino ekarri gaituen ibilkera presente, gure bide propioak ibiltzeko. Ezker abertzalearen proiektu politiko historikoaren sustraiak mantenduta, proiektu hori gaurkotzeko, eraberritzeko eta bide berriak irekitzeko".
Rodriguez, "pozik" zortzi urteotan emandako "aurrera urratsekin"
Oso hunkituta azaldu da Arkaitz Rodriguez, agurrean. Ficoban bildutakoen txalo zaparrada beroa eta luzea jaso du donostiarrak. Sorturen koordinatzaile orokor izan den zortzi urteotan jasotako "babesa eta konpromisoa" eskertu ditu lehenik, eta, ondoren, balantzea egiteko orduan, lortutako aurrerapausoekin "pozik" azaldu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.