"Mina minaren gainean" eragitea egotzi dio Rosa Zarraren familiak Atutxari
Joan den asteburuan ETBn egindako elkarrizketan, Barne sailburu izandakoak esan zuen Zarraren familiari barkarmena eskatzeko arazorik ez zuela, baina zehaztu zuen ETAk hildako 15 ertzaintzen familiek ere zerbait entzun nahiko luketela. "Gauza asko sartu beharko genituzke pakete horretan", adierazi zuen.
"Mina minaren gainean, eta amorrua eta etsipena, sentipen ugari eta nahasiak". Hitz horiekin hasten da Rosa Zarraren familiak Juan Maria Atutxa Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu izandakoak joan den igandean, ETBn egindako elkarrizketan, esandakoei erantzuteko zabaldu duen idatzia. Zarraren familiari barkamena eskatzeko arazorik ez zuela esan zuen Ertzaintzaren buru ohiak, baina honako ñabardurarekin: "Ez daukat inolako arazorik barkamena eskatzeko, zalantzarik gabe, hori nire sasoian gertatu zen eta; dena dela, gauza asko sartu beharko genituzke pakete horretan; 15 ertzain erailak izan ziren, eta haien senideek ere zerbait entzun nahiko lukete".
Adierazpenokin, minaren gainean mina areagotzea egotzi diote Atutxari, eta Rosa Zarra "zein paketetan" sartzen duen galdetu diote. Alabarekin kalean zegoela, pilotakada bat jaso zuen emakume donostiarrak, eta handik zortzi egunera hil zen ospitalean. Orduan Barne sailburu zenak esan zuen "heriotza naturala" izan zela. "Begira ari zen arkupetatik alaba ondoan zuela, eta 6-8 metrotik botatako pilotakada sabelean jaso zuen", gogoratu du familiak oharrean.
Atutxak ez duela barkamenik eskatu eta ez duela eskatuko dio familiak, eta eurek ere ez diotela hala egiteko gehiago eskatuko gaineratu dute. "Gizartearen aitortzarekin, Balorazio Batzordearen lanarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Giza Eskubideen Sailetik jasotako aitortzarekin geratu beharko dugu oraingoz".
"Zaila egiten zaigu, mina minaren gainean pilatzen zaigunean, buruari hotz eusten eta neurritsu idazten. Duintasunari, ordea, ezin egin uko", amaitu dute.
Eusko Jaurlaritzak aitortu duen Ertzaintzaren lehen biktima da Zarra, eta Donostiako Udalak ere plaka bat jarri berri du, haren omenez. Azken ekitaldi horretan, biktimaren alabak Atutxari esan zion "aukera zuela eragindako mina aitortzeko eta barkamena eskatzeko", eurentzat zein gizarte osoarentzat "ona eta aringarria" izango zelako.
ELKARRIZKETA
Rosa Zarraren familiari barkamena eskatzeko arazorik ez duela adierazi du Atutxak
ETBko albistegiek egindako elkarrizketan, Juan Mari Atutxak zehaztu du beste indarkeria batzuen biktimak ere kontuan hartu behar direla, ETAk hildako 15 ertzainak besteak beste. Atutxak Sabino Arana saria jaso du, bizikidetza demokratikoaren alde egin eta indarkeria garaian erakutsitako kemenagatik.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.