Sanchezek esan du "tekno-oligarkek ez dutela demokrazia makurraraziko"
Espainiako Gobernuko presidenteak, izenik esan gabe, Telegrameko kontseilari delegatuari erantzun dio gaur Bilbon, sare sozialen inguruko neurri berrien aurrean atzo plataformako buruak honen aurka egin ondotik.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak iragarritako 16 urtetik beherakoei sare sozialak debekatzeko proposamenak eztabaida sortzen jarraitzen du. Asteazken honetan, Telegrameko fundatzaileak Espainiako Gobernuko presidentearen aurka egin zuen, eta mezua igorri zien erabiltzaileei, ohartaraziz Pedro Sanchezek iragarritako neurriek "zaintzapeko estatu" bihur dezaketela Espainia, "babesaren aitzakian".
Ostegun honetan, Bilbon egin den Industriaren Kongresu Nazionalaren amaieran, Sanchezek izenik aipatu ez badu ere, erantzun egin dio Telegram plataformako buruari, eta adierazi du "tekno-oligarken algoritmoak ez duela demokraziaren ahotsa makurraraziko.
Era berean, Espainiako presidenteak konpromisoa hartu du gazteak sare sozialen "unibertso toxiko eta zigorgabetik" babesteko konpromisoa hartu du.
Pavel Durov Telegramen sortzaileak atzo arratsaldean erabiltzaileei mezu bat bidali zien "erne" egon zitezen eskatuz, gardentasuna exijitzeko eta beren eskubideen alde borrokatzeko eskatuz.
Hitzok esan zituen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea sare sozialen inguruan iragarritako plana tarteko. Besteak beste, 16 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatuko diete eta algoritmoak manipulatzea d
Zure interesekoa izan daiteke
Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek
Herritarren kezka gero eta handiagoa den esparru honetan sartzea onartzen den lehen aldia da.
Euskadik aireportuen kudeaketan parte hartuko du, Lehendakariak Pedro Sanchezekin adostu ostean
Bilkurak bestelako akordio batzuk ere ekarri ditu; hala nola, herritarren segurtasunaren esparruan edo industria arloko enpresa ertain eta txikiei laguntzeko neurrietan.
Pradales Sanchezekin bildu da Irango gerra, Euskadi iparraldeko muga gisa hartzea eta medikuen greba aztertzeko
Transferentziak eta Tubos Reunidosen zorraren berregituraketa ere aztertuko dituzte. Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Aldebiko Batzordearen laugarren bilera dute gaurkoa Moncloan.
Euskal Herria Bateraren ekitaldia
Lizarratik zuzenean, Aberri Egunaren ospakizun bateratua.
Albiste izango dira: Pradales-Sanchez bilera, Korrika eta 2026ko EITB Maratoiaren kausa
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Sanchezek iragarri du Carlos Cuerpo izango dela Maria Jesus Monteroren ordezkoa lehen presidenteorde gisa
Orain arte lehen presidenteordea eta Ogasun ministroa izan dena Gobernutik atera da Andaluziako Juntako presidentegai sozialista izateko.
Irango gerraren ondorioen aurkako neurrien dekretua onartu dute Kongresuan
Neurri ekonomikoek 5.000 milioi euro mobilizatzea aurreikusten dute. Voxek bakarrik bozkatu du kontra, eta PPk eta Podemosek abstentziora jo dute.
Ekialde Hurbileko gerraren aurrean "biziak salbatzea" bermatzeko osoko bilkura monografikoa egitea eskatu du EH Bilduk
EH Bilduk gaur erregistratu du eskaera Eusko Legebiltzarrean, eta bilkura monografikoa uda aurretik egitea eskatu du.
Frankismoaren biktimei kalte-ordainak emango dizkiete; Portugaleteko eta Bilboko kasuetakoei, besteak beste
Espainiako Gobernuak 15 erreparazio-eskaera onartu ditu, eta 1968tik 1978ra bitartean eraildako edo lesio larriak izandako berrogeita hamar bat kasu aztertzen ari da.
Irango gerraren ondorioak arintzeko dekretua aurrera aterako da Kongresuan, PPren erabakiaren zain
Espainiako Gobernuak inbestidurako bazkideen babesa bermatuta du, eta, hortaz, beherapen fiskalak, oinarrizko hornigaiak eteteko debekua eta sektore kaltetuenei laguntzeko neurri orokorrak aurrera aterako dira.