TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean eta Leonardo borraska

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

(Foto de ARCHIVO)

El pleno de la Cámara ha debatido sobre grandes propietarios de vivienda



REMITIDA / HANDOUT por PARLAMENTO VASCO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

23/12/2025
Eusko Legebiltzarraren osoko bilkura. Artxiboko argazkia: Europa Press

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Gabonetako etenaren ondoren, urteko lehen kontrol saioa egingo dute Eusko Legebiltzarrean. Saioa 09:30etik hasiko da eta zuzenean jarraitu ahalko da Orain plataforman. Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen auziari buruzko galderei erantzun beharko die. 

Errege Kopako finalerdien zozketa: Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean, ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarietan, 13:00etik aurrera. 

Leonardo borraska: Leonardo borraskak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, baina Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alarma gorria zena abisu horira jaitsi du. Eguraldi iragarpenaren arabera, euria egiten jarraituko du, gutxiago bada ere. Hala ere, egunak beharko dituzte normaltasunera itzultzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X