HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteskunde eguna dute Aragoin, PP-Vox lehia nola geratuko den ikuskizun

Hauteslekuak 09:00etan zabaldu dituzte, eta ez da aparteko gorabeherarik izan. 1,03 milioi pertsonak eman ahalko dute botoa. Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina aurrekoetan baino babes gutxiagorekin, eta, ondorioz, ultraeskuina beharko du gobernatzeko. 

Correosko langile bat posta bidezko botoak uzten, Zaragozako hautesleku batean.

Correosko langile bat Zaragozako hautesleku batean posta bidezko botoak uzten. Argazkia: EFE

Extremadurari lekukoa hartuta, hauteskunde autonomikoak dituzte gaur Aragoin. Ikuskizun dago aurreko deialdiak utzitako botere banaketa bere horretan mantentzen den eta horrek "blokeoa" areagotzen duen. Izan ere, Jorge Azcon (PP) presidenteak bozak aurreratu zituen, Voxekin 2026ko aurrekontuak ezin adostuta. 

Inkesten arabera, Alderdi Popularrak irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina gehiengo osorik gabe. Hala, eskuin-muturra beharko luke, beste behin ere, gobernatzeko. Auzia da zenbateraino baldintzatuko duen Voxek PPren jarduna.

CISek aurreikusitakoa betez gero, 25-29 eserleku lortuko ditu PPk (28 izan ditu aurreko legealdian). PSOEk bigarren lekuari eutsiko dio, babesak galduta: 17-23 diputatu (23 izan ditu). Voxek gora egingo du, 10-13 ordezkari lortzeraino (7 lortu zituen aurreko hauteskundeetan). Chunta Aragonesista (CHA) alderdiak ere ordezkaritza handituko du: 3-5 eserleku aurreikusi dizkiote (3 izan ditu). IU-Sumar Mugimendua izango da bosgarren indarra, 1-3 ordezkarirekin. Podemosi, aldiz, 0-1 ordezkari aurreikusi dizkio CISek. Teruel Existek babesa galduko du, 1-2 eserleku eskuratuta (3 izan ditu). Baliteke PAR (Partido Aragones) alderdia Aragoiko Parlamentutik kanpo geratzea. 

Guztira, 1,03 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta 67 diputatu aukeratuko dituzte: 35 Zaragozan, 18 Huescan eta 14 Teruelen. 

Jorge Azcon PPko hautagai eta jarduneko presidentea izan da botoa ematen lehena. Minutu batzuk geroago, gauza bera egin dute Pilar Alegria PSOEko hautagaiak eta Marta Abengocheak (IU-Sumar).  

Azcon PPko hautagaia izan da bozkatzen lehena. Azcon PPko hautagaia izan da bozkatzen lehena. Argazkia: Europa Press

Mar Vaquero jarduneko Aragoiko presidenteordeak azaldu duenez, hauteslekuak "normaltasunez" zabaldu dituzte eta gorabeheraren bat izan bada ere, ez da oso aipagarria izan, eta mahaiak arazo barik osatu dira. 

Lehen emaitzak 21:30ean kaleratuko dituzte. Abstentzioa izango da, berriro, hauteskunde hauetako gakoetako bat (% 33koa izan zen aurrekoetan). Hain justu, parte hartzeko deia egin dute hautagai guztiek, neguko eguraldiak eragina izango duelakoan. 

Lokaztutako kanpaina

Aragoiko hauteskunde kanpaina gorabeheratsua izan da oso, eta ohikoak izan dira hautagaien arteko gaitzespen eta eraso pertsonalak. PP eta Vox elkarrekin lehian aritu dira boto kontserbadorea lortzeko borrokan. Feijook eta Azconek Zaragozan egin zuten kanpaina amaierako ekitaldian, eta leku berean, Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek gonbidatuta, Vito Quiles ultraeskuindarrak hitzaldia egin zuen. Bere ohiko estiloan, Oscar Puente Garraio ministroa iraindu zuen ("simio" deitu zion), eta, sare sozialen debekua tarteko, gazteek Sanchez "pinu batetik zintzilik" nahi dutela nabarmendu. 

Aragoiko hauteskundeek Espainiako politikagintzan eragin zuzena dutela jakinda, PP, PSOE, Vox eta Podemoseko buruak (Feijoo, Sanchez, Abascal eta Belarra) hainbatetan izan dira euren hautagaiak (Jorge Azcon, Pilar Alegria, Alejando Nolasco eta María Goikoetxea hurrenez hurren) babesten. 

Pilar Alegria sozialistak PPren "muturreko" jarrera salatu du, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei, "bi eskuinei mesede ez egiteko". Inkestek aurreikusten dizkioten emaitzak hobetzea espero du Hezkuntza ministro izandakoak.

Ezkerrean, zatiketa lege. IU-Sumar eta Podemos nor baino nor gehiago ibili dira ezkerreko boto-emaileak limurtu nahian. Bereziki CHAk ditu inkestak alde, eta "Madrilen menpe" ibili beharrean, Aragoik "botere propioa izateko alternatiba bakarra" bera dela defendatu du. Ildo beretik mintzatu da Aragon-Teruel Existe koalizioa. "Estatuko alderdi handiek gurera etorri dira euren gaiei buruz hitz egitera, eta Aragoiko arazoak ez dituzte aipatu ere egin", salatu du. 

Azkenik, PAR alderdia inkestei buelta ematen saiatuko da, gehienek ordezkaritza galduko duela baitiote.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X