Rufianek ez du ERCtik aldentzeko asmorik: "Hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean"
Alderdi Sozialista baino ezkezaleagoak diren taldeak elkartzeko asmoz aurkeztutako proposamena dela eta, desadostasunak izan ditu zuzendaritzarekin. Dena den, Espainiako Kongresuko ERCren burua izaten jarraitzeko asmoa du.
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ez du alderditik aldentzeko asmorik, ezkerreko aliantza bat sortzeko egin duen proposamenaren harira, zuzendaritzarekin desadostasunak izan dituen arren. "Ohorea da duela 10 urtetik egiten dudana egitea, hemen egongo naiz alderdiak nahi duen bitartean".
TV3 telebista kate publikoari egindako adierazpenetan, "oso eskertuta" eta "oso harro" agertu da ERC ordezkatzen duelako. Are gehiago, Espainiako Kongresuan errepublikanoen buru izaten jarraitzeko borondatea duela adierazi du, eta zuzendaritzak onartu egin du.
PSOEren ezkerretara dagoen espazioa batzeko proposamenaren helburua da, Rufianen arabera, PPren eta Voxen gehiengoa saihestea. "Beldur den demokrata bat naiz. Arduragabea iruditzen zait horren aurrean beldurrik ez izatea edo faxismoa inoren egoitzaren edo herrialdearen aurrean geldituko dela pentsatzea", gaineratu du.
"Horregatik akitzen banaiz, berdin zait", azpimarratu du Rufianek, eta ukatu egin du Estatu mailan ezkerreko koalizio baten buru izan nahi duela.
Rufianek onartu du ezkerra batzeko proposamen horrek ez duela babesik alderdien artean "oraingoz", bai, ordea, "kalean".
Ezkerreko aliantza hori "indar soberanistak eta nazionalistak elkartzeko gunea" izatea defendatu du. Katalana eta independentista dela nabarmendu ondotik, aliantza horretan autodeterminazio eskubideak zentrala izan behar duela aldarrikatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik