13/13 SUMARIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira

Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.

Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martutenen sartzen. Argazkia Maider Alustizarena da, Enparantzaren bikotearena
Enparantza eta Zulueta Martutenen sartzen. Argazkia: Maider Alustiza.

Jon Enparantza eta Arantza Zulueta abokatuak Martuteneko espetxean sartu dira ostegun honetan. Auzitegi Nazionalak (AN) espetxeratzeko agindua eman zuen otsailaren 3an, 13/13 sumarioaren epaiketaren ebazpenean ezarri zitzaizkien zigorrak bete ahal izateko, eta euren borondatez joan dira eguerdian Donostiako espetxera. 

2010ean atxilotu zituzten eta hamaika urte geroago egindako epaiketaren ondoren, Auzitegi Nazionalak 2022an ezarri zizkien zigorrak bi abokatuei. Zuluetari 7 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, talde terroristako kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta Halboka egitura —ETAren "fronte juridikoa" omen zena— zuzentzea egotzita. Enparantzari, berriz, 4 urteko espetxea ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. 

Auzitegi Gorenak 2026ko urtarrilean berretsi zituen zigor horiek, aurkeztutako helegiteak baztertu ondoren. Horren ondoren, ANko Zigor-Arloko laugarren sekzioak igorritako autoak abokatuei ohartarazi zien kartzelan sartzeko agindua bete ezean, bilatze eta atxilotze aginduak igorriko zituela. 

Bi abokatuen defentsek Auzitegi Konstituzionalean jarri dute helegitea. 

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X