MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motibazio politikoko 65 biktima aitortu zituen iaz Nafarroako Gobernuak

2023tik, 217 aitortza eskaera jaso ditu Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta 106 biktima aitortu ditu; horietatik 7 hildako biktimenak dira.

GRAFCAV352. PAMPLONA, 27/02/2026.- La Comisión de Reconocimiento y Reparación de Víctimas por actos de motivación política en Navarra ha resuelto un total de 118 solicitudes, de las cuales 106 han sido estimadas, 7 denegadas y 5 inadmitidas, a fecha del 31 de diciembre de 2025. Martín Zabalza, presidente de la Comisión, ha presentado la memoria de actividad en una comisión parlamentaria en la que ha desglosado los datos, señalando que de las 106 solicitudes aprobadas, 7 corresponden a víctimas fallecidas, “una de ellas torturada bajo custodia policial y el resto recibieron disparos con arma de fuego por parte de miembros de cuerpos y fuerzas de seguridad del Estado”, como ha indicado. EFE/ Jesús Diges

Biktimak Aitortzeko eta Erreparatzeko Batzordea. Argazkia: EFE

Motibazio politikoko ekintzen ondorioz eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako 65 biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak 2025ean. Biktima horien artean tiroz hildako biktima bat dago. 55  biktima (44 gizonezko eta 21 emakumezko) atxilotu eta torturatu zituzten, eta gainerakoek kalte fisikoak, psikologikoak eta materialak jasan zituzten.

Martin Zabalza Biktimak Aitortzeko eta Erreparatzeko Batzordeko presidenteak ostiral honetan aurkeztu du jardueraren memoria Nafarroako Parlamentuan, eta bertan xehatu ditu datuak. Memoriak jaso duenez, Nafarroako Gobernuak guztira 1.800.000 euro inguru bideratu ditu orain arte. Iaz, 500.000 euro baino gehiago bideratu zituen kalte-ordainetara.

2023tik, 217 aitortza eskaera jaso ditu Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta 106 biktima aitortu ditu; horietatik 7 hildako biktimenak dira, "horietako bat poliziaren zaintzapean torturatua, eta gainerakoek Estatuko segurtasun-indar eta -kidegoetako kideen tiroak jaso zituzten su-armaz", Zabalzak azaldu duenez.

Une honetan, 99 espediente ebatzi gabe daude oraindik, eta motibazio politikoko ekintzen biktima gisa aitortza eskatzeko epea datorren urteko maiatzean amaituko da.

Zabalzaren hitzetan, 16/2019 Foru Legearen babesean 2022an sortutako Batzordearen metodologiak "ez du funtzio judiziala ordezten, eta ez ditu gertaerak erabateko ziurtasun historikoarekin berreraiki nahi, baizik eta kaltearen egiantzekotasuna, koherentzia eta peritu-onargarritasuna aztertu, Istanbulgo Protokoloan eta NBEko errelatore berezian oinarritutako auzitegiko estandarrei jarraituta".

Zure interesekoa izan daiteke

El Parlamento Vasco conmemora el 50 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.

Mertxe Aizpurua EH Bildu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak babes sozialerako dekretua errefusatu ostean, "estrategia politikoak" nagusitu direla esan du Aizpuruak

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian esandakoaren arabera, Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak ahaleginak egin ditu ezkutu sozialeko neurriak aurrera ateratzeko, eta, beraz, ez du ontzat jo Juntsek babeste aldea jarritako baldintza: etxegabetzeen luzamendua dekretutik ateratzea. Gezurretan aritzea egotzi dio Juntsi, eta ezkutu sozialak neurri guztiak jaso behar dituela nabarmendu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X