Krisiaren aurkako neurriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du.

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026

Gasolindegi batean hartutako irudia. Artxiboko argazkia: Europa Press

EAJk eta EH Bilduk ohar bana zabaldu dute Espainiako Gobernuak  Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko asmoz hartutako neurrien inguruan. Ezohiko Ministroen Kontseiluak lehen neurri sorta bat onartu du ostiral honetan, bi dekretu:onartuta: bata, krisiari aurre egiteko neurriei buruzkoa, eta bestea, etxebizitzari buruzkoa.

Testuinguru horretan, EAJ "pozik" agertu da euren eskaerei erantzun dietelako; izan ere, "familiek eta autonomoek ez dituzte krisi honen ondorioak ordaindu beharko". Era berean, jeltzaleek azpimarratu dutenez, “industria, Euskadiko ekonomiaren motorra eta milaka lanpostu sostengatzen dituena, ez da salbuespena, bereziki industria elektrointentsiboa”.

EAJk positibotzat jo ditu Gobernuak gaur onartutako neurriak, erregaien eta energiaren prezioak kontrolatzeko: "Gure ustez, Euskal Taldeak proposatutako 31 neurrien filosofiari jarraitzen dio, sektore jakin batzuetan; hala nola garraioan, industrian, abeltzaintzan eta arrantzan, zuzeneko laguntzekin eta ekimen fiskalekin jardutea bilatzen baitute".

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Hala, Ekialde Hurbileko gatazkak herritarrengan duen eragina murriztea dute helburu. 

Etxebizitzari buruzko neurriak jasotzen dituen bigarren dekretuari edo enpresen marjinen gaineko kontrolei dagokienez, behin betiko testua oraindik ez dutela jaso adierazi dute jeltzaleek, eta, baloratu ahal izateko, lehenik irakurri eta aztertu egin behar dutela.

Bestalde, EH Bilduk positibotzat jo du Sanchezen gobernuari eskatu eta helarazi zizkion herritarren babeserako hiru neurri garrantzitsu jaso izana dekretuan: bonu sozial elektriko eta termikoa zabaltzea; oinarrizko horniduren mozketak debekatzea eta industria elektrointentsiboei bideratutako laguntza mekanismoa berreskuratzea. Horren iritzian, baina, "ez da nahikoa".

"EH Bildu ez dator bat, prezioen eta mozkinen igoera espekulatiboa eragotziko duten neurririk hartu gabe, zergen murrizketa orokorra egitearekin; horrek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handitzea baino ez baitu eragingo, Ukrainako gerraren bueltan egiaztatu genuen bezala. Ez ditzagun errepikatu dagoeneko huts egin duten neurriak", nabarmendu du koalizio abertzaleak.

EH Bilduren ustez, "ezinbestekoa da, ziurgabetasun eta babesgabetasun egoera honetan, aberastasunaren bidezko banaketa bermatzea". Horregatik, lanean jarraitzeko prest agertu da, "gizartearen gehiengoa, euskal industria eta gerrak gogorren jo dituen sektoreak babestuko dituen ezkutu sozial eta ekonomikoa lortzeko".

"Beharrezkoa da babes sozialean eta etxebizitzaren arloan neurriak hartzea: hala nola alokairuen kontratuak eta hipoteka kuota aldakorrak luzatzea, prezioak eta enpresen irabaziak mugatzea espekulazioa saihesteko, industriari laguntzea, iturri berriztagarrietan oinarritutako trantsizio energetikoa bultzatzea, eta enpresa handiak krisi honi aurre egitera behartuko dituen bidezko fiskalitatea sustatzea, gerraren ondorioak berriro ere klase herrikoien gain gera ez daitezen", gaineratu du EH Bilduk.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X