Loiuko istiluak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

ErNEk "erantzukizun politikoa" eskatu die EH Bilduren gertukoei, "Ertzaintza jasaten ari den jazarpenaren aurrean"

"Beti izan dute trebetasun handia arazoak sortzeko, tentsioa elikatzeko eta, ondoren, arazo hori konpontzeko lanean ari direnei eraso egiteko", kritikatu dute.

ertzaintza
Istiluak Loiun. Argazkia: Europa Press

ErNE sindikatuak salatu du "berriro ere" jazarpena jasaten ari direla Ertzaintzako agenteak sare sozialetan "beren eginkizunen barruan burututako ekintzengatik". Hori dela eta, "erantzukizun politikoa" eskatu die EH Bilduren gertukoei.

Hain zuzen ere, modu horretan erantzun dio sindikatuak Ertzaintzak Loiun izandako jokabidearen aurrean sare sozialetan sortutako harrabotsari. Izan ere, kritika gogorrak jaso dituzte flotillako ekintzaileak kolpatzeagatik, eta Segurtasun Sailak Barne ikerketa abiatu du ertzainek behar bezala jardun zuten argitzeko.

Gauzak horrela, ohar baten bidez, "bereziki larritzat" jo du "EH Bilduren eta bere inguruko sektore jakin batzuen jokabidea; izan ere, "sektore horien diskurtso historikoak baliatuta beren ideiekin bat egiten ez duten guztiak etengabe seinalatzen dituzte, eta euskal poliziak eraso publikoaren fokuan kokatzen saiatzen dira".

"Beti izan dute trebetasun handia arazoak sortzeko, tentsioa elikatzeko eta, ondoren, arazo hori konpontzeko lanean ari direnei eraso egiteko", kritikatu dute.

Adierazi duenez, Loiun flotillako kideekin izandako istiluetan gertatutakoa ez zen berez, modu naturalean, jazo, "are gehiago, tartean ETAko kide izateagatik zigortutako baten bat zegoela jakinda".

"Horrelako egoera asko aurrez pentsatutako dinamiken ondorio dira, tentsioa pizteko, irudiak sortzeko eta ondoren kontakizun interesatu bat eraikitzeko bideratuta daude, euskal polizia guztiak polemikaren erdigunean jarrita, noski", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

aizpea otaegi errenteria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25 administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X