Sanchezek esan duenez, ez zituen Diezen "ibilerak" babestu, ez zuen haien berri, eta izan balitu ez zituen onartuko
Pedro Sanchezek iragarri duenez, PSOEko talde juridikoa Leire auziari buruzko dokumentazio guztia aztertzen ari da, alderdiaren "ohorea" babesteko ekintza egokiak abiatzeko. "Nire gobernua gobernu garbia da, nire alderdia alderdi zintzoa da, eta, oroz gain, ustelkeria gutxi batzuen kontua da", azpimarratu du.
Pedro Sanchez, gaur, Montenegron.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostiral honetan adierazi duenez, ez zuen inoiz Leire Diez PSOEko militante ohiaren "ibileren berri izan, ezta informaziorik ere", eta ziurtatu du horien berri izan balitu ez zituela onartuko.
Montenegroko Tivat herrian EB-Mendebaldeko Balkanak goi-bilerara iritsi denean kazetariei egindako adierazpenetan esan duenez, azken egunotan Leire auziaren autoari eta sumarioari buruz ezagututako informazioek "etsipena eta kezka" eragin dizkiote.
Horri lotuta, Mercedes Gonzalez Guardia Zibilaren zuzendari nagusiari "konfiantza" eta babesa adierazi dizkio, horrek Diez militante sozialista ohiarekin bilerak onartu eta ordu batzuetara, eta esan du lan "oso positiboa" egiten ari dela Guardia Zibilaren barruan.
Mercedes Gonzalezek atzo onartu zuen hiru bilera izan zituela Diezekin, horietako bi Guardia Zibileko gaiekin zerikusirik ez zutenak. Hirugarrenean kasu judizial batean nahastutako komandante bat berriz hartzeko eskatu zion Diezek Gonzalezi, baina uko egin zion horrek.
Bere adierazpenetan, Pedro Sanchezek iragarri du PSOEko talde juridikoak Leire auziari buruzko dokumentazio guztia aztertzen ari direla, alderdiaren "ohorea" babesteko beharrezko ekintzak abian jartzeko.
"Nire gobernua gobernu garbia da, nire alderdia alderdi zintzoa da eta, oroz gain, ustelkeria gutxi batzuena da", azpimarratu du, eta "azpijokoetan" oinarritutako oposizio maltzurra egitea leporatu dio PPri.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.