Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari eraso egin diote Alde Zaharrean
Maya onik dago, eta Iruñeko Udaltzaingoaren iturrien arabera, oraingoz ez dute inor atxilotu.
Enrique Maya, Iruñeko alkate ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari eraso egin diote bart iluntzean Iruñeko Alde Zaharrean. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Maya onik dago eta oraingoz ez dute inor atxilotu gertakari horrekin lotuta.
Erreakzioak
Mayaren aurkako erasoak erreakzio soka luzea ekarri du.
Joseba Asiron Iruñeko alkateak sare sozialetan zabaldutako mezuan azaldu duenez, erasoaren berri izan orduko Mayarekin harremanetan jarri da "gertutasuna eta elkartasuna" adierazteko. Horren esanetan, horrelako ekintzek iruindarrek aldarrikatzen duten elkarbizitzaren kontra egiten dute.
Maria Chivite Nafarroako presidenteak, bere aldetik, irmoki gaitzetsi du erasoa. Horren arabera, erasoak eta jarrera intoleranteak ez dira onargarriak gure gizartean.