PSOEK irabaziko lituzke hauteskundeak, PPk baino 12 puntu gehiago lortuta, CISen urriko inkestaren arabera
Zehazki, % 34,5eko babesa izango luke PSOEk, CISen urriko inkestaren arabera; % 29,2koa PPk; eta % 11,7koa Voxek.
Ikerketa Soziologikoen Espainiako Zentroaren (CIS) urriko inkestak — Maricarmenen etxegabetzearen, etxebizitzaren aldeko protesten eta Espainiako Gobernuaren dekretuen ondotik egindako lehena— aurreikusi du PSOEk irabaziko lituzkeela azaroaren 29ko hauteskundeak Espainian, botoen % 34,5 lortuta; aurreko hilabetean baino 3,5 puntu gehiago.
CIS inkestaren arabera, bestalde, 5,3 puntukoa izango litzateke Sanchezen eta Feijooren arteko aldea, nahiz eta PPk ere emaitzak hobetuko lituzkeen.
Zehazki, % 34,5eko babesa izango luke PSOEk, datu horiek kontuan izanda; % 29,2koa PPk; eta % 11,7koa Voxek.
Sumarrek ere emaitzak hobetuko lituzke, urriko inkestaren arabera, botoen % 7,6 eskuratuta. Podemosek botoen % 3,8 lortuko lituzke.
Berria zabaltzeko lanean ari gara