GORABEHERAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zauritu bat, hiru atxilotu, karga polizialak eta istiluak, Vito Quiles ultraeskuineko asaldatzailearen ekitaldiaren harira, Iruñean

Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak ekitaldia egin den Yamaguchi plaza blindatu dute, baina tentsio uneak bizi izan dira ultraeskuineko asaldatzailearen aldekoen eta ekitaldia gaitzesteko mobilizatu den pertsona talde baten artean. Poliziek egindako kargek zauriak eragin dizkiote gizon bti buruan. 

Iragarkia
Varios agentes de la Policía Nacional durante el encuentro ‘Mafia o Patria’, organizado por Vito Quiles, en el Parque Yamaguchi, a 15 de octubre de 2026, en Pamplona, Navarra (España). El evento, convocado por el activista Vito Quiles, es primera parada de su gira por 14 ciudades españolas bajo el lema ‘Mafia o patria’. El acto, anunciado inicialmente en la plaza del Castillo, fue trasladado por la Delegación del Gobierno tras un informe policial, al haberse comunicado previamente una concentración de protesta contra su presencia en ese mismo emplazamiento.



Eduardo Sanz / Europa Press

15 OCTUBRE 2026;VITO;MANI;CONCENTRACIÓN;PROTESTA;MAFIA;PATRIA;POLICÍA;DISTURBIOS;

15/10/2026
18:00 - 20:00
Argazkia: Europa Press

Vito Quiles asaldatzaile ultra iruindarrak Iruñeko Yamaguchi plazan deitutako ekitaldiak atxilotu bat, buruan zauritu duten pertsona bat, Poliziaren kargak eta istilu ugari utzi ditu. Polizia Nazionalak eta Foruzaingoak hainbat karga egin dituzte ekintzaren aurka protestak egin dituzten manifestarien kontra. Hauek objektuak jaurtiz eta kalean edukiontziak gurutzatuz eta errez erantzun dute.

Poliziek 18:00ak baino lehen plaza inguratu eta blindatu duten. Vito Quilesen dozenaka jarraitzaile bertaratu dira, 'Fascista el que te silencia' eta 'Libertad de expresión' leloak zituzten pankartak eskuan, baita Espainiako bandera eta Borgoinako gurutzea zuten banderak ere. Parean, manifestari talde bat bildu da 'Faxista. Alde hemendik' zihoen pankarta batekin.

Minutuek aurrera egin ahala, tentsioak gora egin du, bi elkarretaratzeetako pertsonak aurrez aurre jarri diren arte. Azkenik, polizia-agenteek kargak egin eta gas negar-eragilea jaurti dute faxisten aurka protestan ari zen taldearen kontra.

Haiek harriak, galtzada-harriak eta botilak jaurtiz erantzun dute, eta edukiontziak irauli eta erre dituzte, trafikoa moztuz. Istiluak inguruko kaleetara zabaldu dira.

Momentuz, hiru pertsona atxilotu dituztela jakinarazi da. Horietako bat Polizia Nazionalak atxilotu dute, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak baieztatu duenez. Beste biak Foruzaingoak atzeman ditu.

Halaber, Foruzaingoaren pelota batek adineko gizonezko bat zauritu du buruan eta anbulantzian eraman behar izan dute ospitalera. DYAk lekuan bertan beste hainbat pertsona artatu dituela jakinarazi du.

Vito Quiles bera 18:40ak aldera iritsi da Yamaguchi plazara furgoneta ilun batean eta segurtasuneko hainbat pertsonak babestuta. Hamar minutu baino gutxiago egon da bertan eta bere diskurtsoa bota du hamarnaka kazetariren eta jarraitzale gutxi batzuen aurrean.

Elkarretaratzean faxismoa gaitzesteko

Nafarroako hiriburuko hainbat elkartek, sindikatuk, gazte mugimenduk eta pentsiodunen kolektibok ekitaldia arbuiatu dute eta faxismoaren aurkako bi mobilizazio antolatu dituzte.

Alde batetik, GKS Iruñerriak manifestazioa egin du Alde Zaharreko kaleetan 17:00etan, 'Faxismoaren aurrean, klase batasuna' lelopean.

Bestetik, hainbat elkartek elkarretaratzea egin dute Gazteluko Plazan, 17:30ean. Hitzaldian azpimarratu dute Quiles Iruñeko erdigunetik kanporatzea lortu dutela; izan ere, hasieran bertan egin nahi zuen ekitaldia.

Iragarkia
Cientos de personas se concentran en Pamplona contra el acto de Vito Quiles.



EUROPA PRESS

15/10/2026
18:00 - 20:00

Gaitzespen mezuak

Nafarroako Gobernuak "Quilesen gorroto eta polarizazio diskurtso eta jarrerak" gaitzetsi ditu, "Nafarroako gizartearen gehiengoak partekatzen dituen errespetu eta bizikidetza balioetatik urrun" daudela iritzita. Halaber, Exekutiboko iturriek "indarkeriazko erantzun guztiak" gaitzetsi dituzte. Haien hitzetan, "gorroto diskurtsoen erantzunak irmoa izan behar du, baina betiere gizalegezkoa, baketsua eta demokratikoa".

Bestalde, PSNk eta Geroa Baik ere gaitzetsi egin dituzte ostegun honetan Iruñean izan diren istiluak sare sozialen bidez argitaratutako mezuetan.

PSNk adierazi du istiluak ez direla "gizarte demokratiko batean jarraitu beharreko bidea". Geroa Baik, aldiz, "Nafarroak elkarbizitza behar" duela aldarrikatu du, "ez probokazioak, ezta indarkeria ere".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X