Ultraeskuinaren mitina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsonaren aurkako espedientea zabaldu dute Voxen ekitaldia amaitu ostean, Irunen

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, zenbait edukiontzi gurutzatu eta ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte.
Iragarkia
IRUN VOX EFE
18:00 - 20:00
Tentsio uneak errepikatu dira ultraeskuinaren ekitaldian, Irunen

Ordena publikoa asaldatzea egotzita bi pertsonaren aurkako espedientea zabaldu du Ertzaintzak Irunen (Gipuzkoa). Bertako kaleetan istiluak izan dira, Santiago Abascal Vox ultraeskuineko alderdiaren presidenteak hitzaldia eman ondoren. Aldez aurretik, Voxen aurkako manifestazio bat debekatu dute.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez, zenbait edukiontzi gurutzatu eta ertzainen aurka objektuak jaurti dituzte.

"Hauteskunde delitua" leporatuz Iñigo Urkullu lehendakariaren aurkako salaketa aurkeztuko duela iragarri du Santiago Abascal Voxeko presidenteak Irungo mitinean. Tentsioa, irainak eta oihuak nagusi izan dira berriro, nahiz eta Ertzaintzak dispositibo zabala prestatu. Manifestari antifaxistak hurbiltzea eragotzi dute ertzainek.

Prio XXII plazan egin du ekitaldia ultraeskuinak. Plazako sarbideak etengabe zaindu dituzte istiluen aurkako ertzainek. Horrela, Voxen presentziaren kontra protesta egin duten pertsona sartzea eragotzi dute.

Luis Mariano eta Pikoketa kaleetan zenbait edukiontzi gurutzatu dituzte, eta su eman diete. Ertzaintza manifestariei oldartu zaie.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X