Hauteskunde-kanpaina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Barkos: 'UPNi aurre egin diezaiokeen bakarra Geroa Bai da'

Gainera, Geroa Baiko hautagaiak Mariano Rajoy eta Yolanda Barcina kritikatu ditu laugarren xedapen iragankorra kenduta, "Nafarroa hitzik gabe utzi nahi dutelako".
Uxue Barkos Geroa Bairen ekitaldian. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Geroa Bairen ekitaldian. Argazkia: EFE

Uxue Barkosek Geroa Bai koalizioa babestu du, Nafarroa Bairen izpiritua duen "ordezkaritza sendoa" dela eta UPNri aurre egin diezaiokeen indar politiko bakarra dela azpimarratuta.

Geroa Baik Iruñeko Baluarten egin du asteburuko ekitaldi politiko nagusia eta, Barkosek esan duenez, koalizio horrek "Nafarroako mapa politikoa iraultzeko ahalmena dauka". "2004an lortu genuen, eta orain beste batzuek aprobetxatu nahi dute hori, baina orduko berak izaten jarraitzen dugu guk eta UPNri aurre egitera goaz", nabarmendu du.

"Nafarroa Bairen izpiritua mantentzen dugu; Nafarroan aldaketaren motorea izan zen koalizio hori eta Nafarroako politikagintzan protagonista nagusiak izan gara", azaldu du.

"2004ko izpiritu horrek mugiarazten du Geroa Bai eta Nafarroa zabala, aberatsa, anitza eta elkarbizitzan oinarritzen dena ordezkatu nahi dugu", erantsi du.

Gauzak horrela, Geroa Bairen helburua Nafarroak "bere subiranotasuna" gauzatzea izango da. Bestalde, krisi ekonomikoa gainditzeko "ezberdintasunak albo batean utzi eta denak batuta, elkartasunez" lan egin behar dela esan du.

Laugarren xedapen iragankorraren polemika

Horrez gain, Uxue Barkosek gogor kritikatu du Mariano Rajoy atzo Iruñean egin zuen agerraldian EAE eta Nafarroako Foru erkidegoa elkartzea ahalbidetzen duen laugarren xedapen iragankorra Konstituziotik kentzeko konpromisoa hartu zuelako.

"UPN-PPk Nafarroa ahotsik gabe utzi nahi ditu, bere etorkizun politikoa erabaki ez dezan", salatu du. "'Nafarroak hitz egiten du' erabili dute lelo moduan, baina Gobernua eskuratzen dutenean egingo duten lehen gauza Nafarroa ahotsik gabe uztea izango da. Hori da PPk eta UPNk Nafarroa babesteko datozen lau urteotan egingo dutena", ohartarazi du.

Gainera, Mariano Rajoyren jarrera kritikatu du: "Lotsagarria da krisiari aurre egiteko aurkeztu duen neurri bakarra Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra kentzea izatea".

Kritikak Yolanda Barcinari eta PSNri

Yolanda Barcinak Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra kentzea eskatu izana ere kritikatu du Barkosek. "Gure historia bat-batean ezabatu nahi dute, baina nafarren benetan ezabatu nahi dutena soldata bikoitzen istorioak, Nafarroako Kutxako iruzurrak, osasun sektoreko pribatizazioak edo hezkuntzan egindako murrizketak dira".

"Nafarroako Gobernuko presidenteak bere burua baino ez du ordezkatzen, bere interesak baino ez ditu defendatzen, baina guk hirugarren diputatua kendu nahi diogu, orduan aldaketaren hasieran egongo baikara", adierazi du.

Amaitzeko, PSNren jarrera deitoragarria dela esan du, izan ere, "azken zortzi urteotan euren boto-emaileei traizio egin diete, aldaketa posible egin beharrean, Nafarroako eskuinari Gobernua eman eta UPNren murrizketa zorrotzak babestu dituztelako", azaldu du.

Uxue Barkosek Geroa Bai koalizioa babestu du, Nafarroa Bairen izpiritua duen "ordezkaritza sendoa" dela eta UPNri aurre egin diezaiokeen indar politiko bakarra dela azpimarratuta. Geroa Baik Iruñeko Baluarten egin du asteburuko ekitaldi politiko nagusia eta, Barkosek esan duenez, koalizio horrek "Nafarroako mapa politikoa iraultzeko ahalmena dauka". "2004an lortu genuen, eta orain beste batzuek aprobetxatu nahi dute hori, baina orduko berak izaten jarraitzen dugu guk eta UPNri aurre egitera goaz", nabarmendu du. "Nafarroa Bairen izpiritua mantentzen dugu; Nafarroan aldaketaren motorea izan zen koalizio hori eta Nafarroako politikagintzan protagonista nagusiak izan gara", azaldu du. "2004ko izpiritu horrek mugiarazten du Geroa Bai eta Nafarroa zabala, aberatsa, anitza eta elkarbizitzan oinarritzen dena ordezkatu nahi dugu", erantsi du. Gauzak horrela, Geroa Bairen helburua Nafarroak "bere subiranotasuna" gauzatzea izango da. Bestalde, krisi ekonomikoa gainditzeko "ezberdintasunak albo batean utzi eta denak batuta, elkartasunez" lan egin behar dela esan du. Laugarren xedapen iragankorraren polemikaHorrez gain, Uxue Barkosek gogor kritikatu du Mariano Rajoy atzo Iruñean egin zuen agerraldian EAE eta Nafarroako Foru erkidegoa elkartzea ahalbidetzen duen laugarren xedapen iragankorra Konstituziotik kentzeko konpromisoa hartu zuelako. "UPN-PPk Nafarroa ahotsik gabe utzi nahi ditu, bere etorkizun politikoa erabaki ez dezan", salatu du. "'Nafarroak hitz egiten du' erabili dute lelo moduan, baina Gobernua eskuratzen dutenean egingo duten lehen gauza Nafarroa ahotsik gabe uztea izango da. Hori da PPk eta UPNk Nafarroa babesteko datozen lau urteotan egingo dutena", ohartarazi du. Gainera, Mariano Rajoyren jarrera kritikatu du: "Lotsagarria da krisiari aurre egiteko aurkeztu duen neurri bakarra Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra kentzea izatea". Kritikak Yolanda Barcinari eta PSNriYolanda Barcinak Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra kentzea eskatu izana ere kritikatu du Barkosek. "Gure historia bat-batean ezabatu nahi dute, baina nafarren benetan ezabatu nahi dutena soldata bikoitzen istorioak, Nafarroako Kutxako iruzurrak, osasun sektoreko pribatizazioak edo hezkuntzan egindako murrizketak dira". "Nafarroako Gobernuko presidenteak bere burua baino ez du ordezkatzen, bere interesak baino ez ditu defendatzen, baina guk hirugarren diputatua kendu nahi diogu, orduan aldaketaren hasieran egongo baikara", adierazi du. Amaitzeko, PSNren jarrera deitoragarria dela esan du, izan ere, "azken zortzi urteotan euren boto-emaileei traizio egin diete, aldaketa posible egin beharrean, Nafarroako eskuinari Gobernua eman eta UPNren murrizketa zorrotzak babestu dituztelako", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X