EAEn, EAJk lortu du eserleku gehien; Ahal Duguk, berriz, boto gehien
EAEn, EAJk lortu du eserleku gehien, baina Ahal Duguk eskuratu du boto gehien 2015eko hauteskunde orokorretan. Ahal Duguk botoen % 25 lortu ditu, eta bozen % 24 eskuratu dituzte jeltzaleek.
Bozen % 99 zenbatuta, EAJk sei ordezkari lortu ditu EAEn, 2011n baino bat gehiago. Ahal Duguk, berriz, bost eserleku eskuratu ditu.
Bestalde, PSE-EE hirugarren indarra da, eta hiru ordezkari izango ditu Madrilen; aurreko legealdian baino bat gutxiago, beraz. EH Bilduk, bestalde, lau diputatu galdu ditu, eta bi ordezkarirekin geratuko da. PPk bi eserleku eskuratu ditu, bat galduta. Gainerako alderdiek ez dute ordezkaritzarik lortu, ezta Ciudadanosek ere.
EAJren kasuan kenduta, Ahal Duguren sarrerak EAEko mapa politikoa astindu du hauteskunde orokorretan. Aldaketaren kaltedun nagusia EH Bildu izan da.
Senatuari dagokionez, jeltzaleek sei senatari izango dituzte, Ahal Duguk bost eta PPk bakarra.
Nafarroan, UPN-PPk garaipena lortu du (botoen % 28), baina Ahal Dugu oso gertu geratu da (% 22). Bozen % 99 zenbatuta, UPNk bi eserleku eskuratu ditu eta Ahal Duguk beste bi. PSNk ordezkari bakarra izango du.
Ahal Duguren sarrerak batez ere boto abertzaleari egin dio kalte Nafarroan. Hala, Geroa Baik eta EH Bilduk duela lau urte lortutako diputatuak galdu dituzte.
Bestalde, UPN-PP koalizioak hiru senatari lortu ditu, eta Aldaketak bakarra eskuratu du. Horrela, 2011ko hiru senatariak izaten jarraituko du UPN-PPk. PSNk, aldiz, bere senataria galdu du Aldaketaren mesedetan.
EAJk garaipena lortu du Bizkaian
EAJk hauteskunde orokorrak irabazi ditu Bizkaian, hiru eserlekurekin. Ondoren, Ahal Duguk bi ordezkari lortu ditu. Hirugarren lekua eskuratu du PSE-EEk, baina ordezkari bakarra lortu du, EH Bilduk eta PPk bezala.
EAJk bozen % 28,08 lortu ditu; Ahal Duguk % 26,04; PSE-EEk % 13,20; EH Bilduk % 12,39 eta PPk % 11,31.
2011ko hauteskunde orokorretan, irabazlea Bizkaian EAJ izan zen, hiru eserlekurekin. Sozialistek bi erdietsi zituzten, Amaiurrek beste bi eta PPk bakarra.
Ahal Dugu, garaile Gipuzkoan
Bestalde, Ahal Duguk irabazi ditu hauteskundeak Gipuzkoan, bi eserleku eta bozen % 24,97 lortuta. Bigarren indar politikoa EAJ da, bi ordezkari eskuratuta. Jeltzaleek bozen % 24,07 lortu dituzte.
EH Bildu hirugarren indarra izatera pasatu da Gipuzkoan, botoen % 21,85 eskuratuta. Koalizio abertzaleak eserleku bakarra lortu du; horrenbestez, bi ordezkari galdu ditu. Azkenik, PSE-EEk lurralde horretako seigarren diputatua eskuratu du.
PPk ez du diputaturik lortu Gipuzkoan, bozen % 8,09 soilik lortu baititu.
Ahal Duguk irabazi du Araban, eta EH Bilduk bere ordezkaritza galdu du
Era berean, Ahal Duguk irabazi ditu hauteskunde orokorrak Araban, botoen % 27,15 eta eserleku bat eskuratuta. EH Bilduk bere ordezkaritza galdu du lurralde horretan.
Ahal Duguk PP gainditu du. Alderdi Popularrak bozen % 19,30 eskuratu ditu, duela lau urte baino 9 puntu gutxiago, baina bere diputatuari eutsiko dio.
EAJ hirugarren alderdia da Araban, botoen % 15,36 eta eserleku bat lortuta. PSE-EE alderdikoa izango da Arabako laugarren diputatua, sozialistek hautesleen % 14,17ren babesa erdietsi baitute.
2011ko hauteskundeetan, PP, PSE, EH Bildu (orduan Amaiur) eta EAJren artean banatu ziren Arabako lau eserlekuak. Ordezkari bakarra lortu zuten laurek, baina PP izan zen alderdi bozkatuena.
Hauteskunde orokorretako emaitzak, Eusko Legebiltzarrera eramanda:

Zure interesekoa izan daiteke
Gaupasa eginda ere, bozkatzeko eskubidea erabili dute mutrikuarrek
Mutriku jaietan da. Behin bozkatuta, bi aukera izan dituzte mutrikuarrek: jaiez gozatzen jarraitu edo atzokotik errekuperatu.
Ikusmin handia Katalunian, Kongresuko 48 eserleku dagozkiolako
Inkestek diotenez, sozialistek gora egingo dute, eta ERC, ordea, behera. Kongresuan 48 diputatu izango ditu Kataluniak, ondorioz, garrantzia berebizikoa izango da.
Correoseko langileak buru-belarri ibili dira goiz osoan, posta bidezko milaka bozak banatzen
Bilboko Indautxu Ikastetxean grabatutako irudiak dira, baina EAEko eta Nafarroako hautesleku guztietan izan dira lanean Correoseko furgonetak.
Paseoan, familiarekin edo festetan pasa dute hausnarketa eguna hautagaiek
Alderdiek hauteskunde osteko balizko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi zuten atzo kanpaina.
PSCk irabazi lezake Katalunian; independentismoak, berriz, babesa galduko luke
Azken lau urteetan Pedro Sanchezek Esquerraren sostengua izan du baina, inkestek diotenez, sostengu horrek botoak galaraziko dizkie bihar errepublikanoei.
Dena prest IFEMA datuen zentroan ere biharko hauteskundeen jarraipena egiteko
Biharko 14:30ean eta 18:30ean parte-hartze datuak jakinaraziko dituzte, eta 22:30ak aldera Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak agerraldia egingo du behin-behineko emaitzak iragartzera.
Erosteko, familiarekin solasean nahiz hondartzatik ibiltzeko eguna EAEko hautagaientzat
Azken 15 egunetan EAEko txoko guztietan buru-belarri ibili ostean, erlaxatzeko eguna izan da gaurkoa EAEko zerrendaburuentzat. Sukaldatzeko, hondartzatik paseatzeko eta Madalenetako festetaz gozatzeko, besteak beste, aprobetxatu dute.
Alderdiek hauteskunde osteko agertoki estuaren aurrean boto erabilgarria eskatuz itxi dute kanpaina
EAJk Bilbon itxi du kanpaina, PSE-EEk Portugaleten, EH Bilduk Donostian eta PPk Gasteizen, eta Sumarreko hautagaiak Madrilen izan dira.
Iturgaizek aldarrikatu du bi aukera baino ez daudela: ''Sanchez eta horren aldekoak edo PP''
PPk Gasteizen itxi du hauteskunde kanpaina, "Sanchismoa" kentzeko deia eginez.
Nafarroako alderdiek boto eske agortuko dute kanpaina, bost eserleku jokoan dituztela
Navarra Suma deseginda, PP atera daitekeela onuradun diote inkestek, baina baita PSN ere. EH Bilduk duen ordezkariari eustea du helburu, eta inkestek Sumarri ematen diotena eskuratzeko ahalegietan dabil.