HAUTESKUNDE OROKORRAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabalik dira hauteslekuak Hego Euskal Herrian

Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan 2,35 milioi pertsona baino gehiago daude deituta hauteskunde orokorretan bozka ematera. Parte-hartze handia espero da gaurko.

PORTUGALETE (BIZKAIA), 29/11/2026.- Primeras votaciones a la elecciones generales en un colegio electoral en la localidad vizcaína de Portugalete. EFE/Luis Tejido

Lehen herritarrak bozka ematen Portugaleteko hautesleku batean. EFE

Gorabeherarik gabe zabaldu dituzte hauteslekuak Hego Euskal herrian, goizeko 09:00ak puntuan, mahaien % 100 osatu ondoren. Guztira 2,3 milioi pertsonak baino gehiagok dute botoa emateko eskubidea Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta, parte-hartze handia espero da.

Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak ziurtatu duenez, 9:00etan "ia hauteskunde-mahai guztiak osatuta zeuden" eta ez da "arazo aipagarririk" izan.

Euskadin, 5.382 hautestontzi jarri dira 713 hauteslekutan,  2.691 mahaitan banatuta: 101 Araban, 336 Bizkaian eta 276 Gipuzkoan. Herritarrek Kongresurako 18 diputatu eta 12 senatari aukeratu beharko dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.

Guztira, 1.820.645 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, lurraldean bizi diren 824.886 pertsonak eta atzerrian bizi diren 92.670ek, hain justu. Correosek, berriz, posta bidezko 69.495 boto onartu ditu Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Nafarroan 535.313 pertsona daude deituta hauteskunde orokorretan parte hartzera, eta 956 hauteskunde mahai prestatu dira 362 ikastetxetan. Aparteko gertakaririk gabe hasi da Foru Erkidegoan ere hauteskunde eguna. Nafarrek Gorte Nagusietan ordezkatuko dituzten 5 diputatuak eta 4 senatariak aukeratuko dituzte.

Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez, ez da gorabehera aipagarririk izan, NAN digitala irakurtzeko gailu batzuetan izandako gorabeherak salbu. Hauteskunde hauetan lehen aldiz jarri da martxan NAN elektronikoa erabiltzea botoa eman ahal izateko identifikazio sistema gisa.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X